Aritz Otxandiano: “Energiaren ekoizpenaren demokratizazio bateranzko bidea egin behar dugu”

Aritz Otxandiano Fagor S Coop.eko iraunkortasun arduraduna da. Fagor Taldeak, zortzi kooperatibaz osatua, 8.900 langile baino gehiago ditu. Fagorrek solidaritate eta parte-hartze demokratikoaren printzipioak ditu oinarri bere jarduera industrialean. Langileak dira kooperatibaren jabeak, eta enpresaren emaitzetan eta kudeaketan parte hartzen dute. Gaur egun duen erantzukizunaren aurretik, Aritz Fagor Arrasateko (Fagorreko 8 kooperatibetako bat) presidentea izan zen 2011tik 2017ra. Gainera, aurretik izandako esperientziari erreparatuz, Otxandioko alkate izan zen 2003tik 2011ra.