K aldizkaria - Agirre Center K aldizkaria - Agirre Center

K aldizkaria

Giza garapen iraunkorrerako ditugun erronken inguruko ariketa eta hausnarketa partekatua izan nahi du K-k.

K aldizkaria Agirre Lehendakaria Centerren argitalpen propioa da, eta doan eta eskariz banatzen da. Hona hemen orain arte argitaratutako aleak:
# 0

Agirre Lehendakaria Centerren urteurrena

Agirre Lehendakaria Centerren 10. urteurrena zela eta, zentroak aldizkariaren 0 zenbakia argitaratu zuen modu esperimentalean.

Zenbaki honek ALCren lan-ildoak eta gizarte gisa aurre egin behar diegun erronka handietako batzuen planteamendua jasotzen ditu.

#1

Zer da euskal gastronomia gaur egun?

K aldizkariaren lehen alea Giza Garapen Iraunkorrerako bidean aurre egin beharreko erronkei buruzko hausnarketa kolektiboa da, oraingoan gastronomian zentratuta.

 

Ale honek, besteak beste, EDE Fundazioa, El Bulli Foundation eta Bilbao International Art And Fashion – BIAAFen lankidetza du, Vicente Paredesen argazkiekin.

K aldizkaria jaso nahi duzu?

K aldizkaria opari bat da. Ahoz aho, eskuz esku pasatzeko pentsatutako produktua. K aldizkaria zure postontzian jaso nahi baduzu, inprimaki hau bete besterik ez duzu egin behar. Hirugarrenentzat ere eska dezakezu.