presentacion katedra alc julio 2017 (1).jpg

ALC eta Columbia Unibertsitatearen arteko kolaborazioa indartzeko helburuarekin, eta erakunde amerikarrak erakutsi duen interesa kontutan hartuz, Lehendakari Agirre Katedraren sorrera bultzatu egin dugu, UPV/EHU-rekin lankidetzan. Katedrak Columbia Unibertsitatean irakasle izan zen Jose Antonio Agirre lehendakaritik hartzen du izena eta The Advanced Consortium on Cooperation, Conflict and Complexity (AC4) zentroan izango du egoitza.

presentacion katedra alc julio 2017 (2).jpg

Programa honen helburu nagusia Euskal Kasua giza garapen iraunkorraren eredu gisa EEBBetan partekatzea da, etorkizuneko erronkei tokiko erantzunak eta erantzun globalak emateko. Modu berean, Euskadiren kokapen lehiakorra nazioarteko testuinguruan hedatu nahi dugu, euskal interesak babesteko sare bat sortuz, giza garapen iraunkorrarekin zerikusia duten jarduera mota guztiak bultzatzeko. Halaber, prestigiozko kolaboratzaile-sarea sortu nahi dugu Estatu Batuetan kokatutako gizarte-entitate, unibertsitate eta erakundeekin, euskal esperientzia nazioarte mailan inplementatzetik sortzen diren proiektu desberdinak garatzeko. Azkenik, bertako euskal diasporarekin harremanak estutu nahi ditugu.