luna.jpg

Agirre Lehendakaria Center eta London School of Economics-eko Inequalities Institute elkarrekin garatzen ari dira Gipuzkoari buruzko ikerkuntza-proiektu bat, "K proiektua" delakoaren testuinguruan.  Erresuma Batuko zentroa desberdintasun soziala aztertzean eta borrokatzean oinarritzen da. Mike Savage-k eta John Hill-ek zuzenduta, Thomas Piketty ekonomilaria dauka bere kolaboratzaileen artean.

International Inequalities Institute delakoak interes handia azaldu du Euskal Herrian orokorrean eta Gipuzkoako lurraldean bereziki. Alde batetik, bere berdintasun sozialaren adierazleak direla-eta (batez ere krisi globala baino lehen); eta bestetik, 80 eta 90eko hamarkadetan hartu ziren erabaki estrategiko batzuengatik - askotan nazioarteko joeraren kontra. 

Beraien tesia honakoa da: erabaki guzti horien atzean Gipuzkoako lurraldean amankomunak diren balioak daude. Horregatik, eta ikerkuntza etnografikoaren bitartez, lehenengo elkarrizketa-sorta burutzen ari dira hilabete honetan. LSEko Luna Glucksberg Gipuzkoako lurraldean barrena ari izan da esparru guztietako jendearekin hitz egiten (esparru soziala, enpresak, erakunde publikoak, kulturalak, zientifikoak, kooperatibak, gazteria...). Bere helburua narratiba eta balio horiek ateratzea da). Datozen hilabetetan behin-betiko txostena izango dugu eta Gipuzkoan eta Erresuma Batuan aztertuko dugu.