4c630427-8076-447c-81a5-1babcb513ae7.jpg

Azken 40-50 urteotan Argian, Elhuyarren, Elkarren eta Ikastolen Elkartean lanerako egon diren balioak eta aurrera egiteko gakoak izan diren hainbat egitasmo berritzaile identifikatu eta aztertu ditugu “Euskararen biziberritze-prozesua: balioak eta harreman-sareak” ikerlanean. Ikerkuntza hau K proiektuaren testuinguruan kokatzen da. K proiektuak euskal kulturak ("K") azken hamarkadeetako eraldaketa sozioekonomikoan izan duen eragina aztertzen du, ikuspuntu etnografiko batetik abiatuta.