Captura de pantalla 2017-05-23 a las 16.07.24.png

Agirre Centerrek New Yorkeko Columbia Unibertsitateko AC4 zentroan egoitza izan zuten hiru ikerkuntza-proiektu garatu izan ditu bere sorreratik, EHU, Deusto, Seton Hall eta George Mason unibertsitateekin elkarlanean. AC4 diziplinarteko ekimena The Earth Institute delakoaren barnean kokatzen da eta bake prozesuetan, giza eskubideetan eta ingurumenean arreta jartzen du. 

Gure bigarren fasean (2017-2020) “K” edo kulturaren eraginaren inguruan hausnarketa egiten duen proiektu berritzaile batean buru-belarri lanean gaude, Londresko The Young Foundation eta LSE Inequalities erakundeekin batera. 

Modu berean, Montrealeko McGill unibertsitateko CRIEM zentroarekin lankidetza-hitzarmen bat daukagu, berrikuntza sozialari lotuta dagoena. 

Sin título.png