kitx.jpg

ALC-k Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Cusco-ko udal gobernuarekin. Hitzarmenaren helburu nagusia honakoa da: kitxua hizkuntza indartzea, Euskadiko udalerri askotan azken hamarkadan onartutako udal-planak eta baita Eusko Jaurlaritzak onartutako 2013-2017 eperako Euskararen Agenda Estrategikoa ere oinarritzat hartuz. Akordioak puntu desberdinak ezartzen ditu: alde batetik, kitxua biziberritzeko plan baten prestaketa; bestaldetik hainbat lantaldeen sorrera (parte hartu nahi duten adituekin, elkarteen ordezkariekin eta herritarrekin); eta azkenik, kitxuaren sustatzerako batzorde baten sorrera.