Seton Hall Unibertsitateko School of Diplomacy and International Relations-ekin garatzen dugu programa berezi hau urtean behin. Programa honen arduraduna bertako irakaslea Borislava Manojlovic da.  Borislava gatazka-konpontze eta azterketan Doktore da (George Mason University) eta bizikidetzan masterra bukatu du (Brandeis University). Nazio Batuetan lan egin du eta baita OSCE erakundean ere, batez ere Kroazian eta Kosovon. 

this one.jpg

Atzerriko ikasleei zuzenduta, euskal bake prozesua hartzen du abiadura puntutzat. Egonaldian zehar atzerriko ikasleek Euskal Herrian izaten dituzte klase teoriko eta praktikoak. Gainera, hainbat akademiko zein adituekin elkarrizketak eta eztabaidak burutzen dituzte: aktibistak, biktimak, kolore eta sentsibilitate guztietako politikariak, artistak...

Duela bi urte hasi ginen bi asteko egonaldi hau martxan jartzen. Pasa den urteko arrakasta ikusita, programa hau berriro burutzea erabaki zuten SHUko arduradunek, berriz ere Euskal Herrian.