hegoaf.jpg

Kolaborazio hitzarmen bat sinatu dugu Mandelaren Gobernuko Gai Konstituzionalen ministro ohia den Roelf Meyer-ekin. Akordio honen helburu nagusia zera da: Euskadi eta Hegoafrikako enpresa eta erakunde desberdinen artean elkarlanerako proiektuak garatzea, batez ere ezagutza arlo konkretuetan. Besteak beste, honako hauek nabarmendu daitezke: ikerkuntza eta garapena ingurumen eta energia sektoreetan, trenbide-industria, mekatronika eta kooperatibak, besteak beste. Roelf Meyer-ek proiektu guztien jarraipena egiten du.