Captura de pantalla 2018-02-13 a las 17.08.33.png

Gazte Begirada Busturialdeko eskualdean kokatutako proiektu piloto berritzaile bat da, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta, ondoko laguntzaileekin: Danish Design Center, Agirre Lehendakaria Center, Urremendi Elkartea, Gernikako Udala eta Bermeoko Udala. Proiektuaren helburua honakoa da: silver economy delakoaren arloan  perfil profesional berriak zehaztea, Bizkaiko biztanleen zahartze-prozesua gazteen beharrekin lotuz, betiere gazteriaren ikuspegitik. 

Captura de pantalla 2018-02-14 a las 10.49.13.png

Elkarrizketa eta behaketa etnografikoa burutuz gero, ko-kreazio fasean murgilduta gaude. Pasa den otsailean lehenengo ko-kreazio saioa izan genuen DDC-ko kideekin. Datozen asteetan saio gehiago burutuko ditugu. 

Captura de pantalla 2018-02-13 a las 17.08.48.png

Proiektuaren informazioa deskargatu

TESTUINGURUA

  • Maiatza 2017: Kopenageko DDC eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko elkarlanaren hasiera, ALCn bidez.
  • Iraila 2017: tailerra, Bizkaiko gazteen arloko teknikariekin eta adituekin. Bertan proiektu pilotu bati buruzko ideiak eta proposamenak egin ziren. Informazio hori guztia bilduta, proposamen bat aurkeztu genuen gazteen eta politika publikoen arloko berrikuntza irekiko plataforma bat elkarrekin eraikitzeko.
  • Urria 2017: proiektuaren diseinu-fasea.
  • Azaroa 2017: formakuntza eta lehenengo fasearen hasiera. 
  • Otsaila 2018: kontraste-saioa bertako agenteekin.
  • Otsaila 2018: lehenengo ko-kreazio saioa bertako agenteekin eta Danimarkako DDCkin.