image-1.jpg

Gure lehenengo  urtetan zehar euskal sperientziaren inguruan hainbat ikerkuntza eta esku-hartze proiektu garatu ditugu Columbia Universityko AC4 zentroarekin. Lan guzti honen emaitzak bat datoz: euskal eraldaketa arrakastatsua ulertzeko– eta baita gure etorkizuna ere eraikitzeko – kulturak eta nortasunak izan duten eragina ulertu behar dugu, hau da, balio sistema partekatua, sistema honen espresio narratiboak eta adierazle kolektibo zein indibidualak. Gure helburu nagusia orain, beraz, euskal esperientzia aplikatzeko eta metodologizatzeko modu berriak bilatzea da, alde batetik; eta bestaldetik, antzeko erronkei modu berritzailean aurre egin nahi dieten beste herrialde, eskualde zein hiriekin eraldaketa hori partekatzea, beti ere kultura eta balioetan oinarrituz.