Nor gara

Open Akademia Agirre Lehendakaria Center zentroak antolatutako ekimen berri bat da. Bere helburu nagusia euskal esperientzia zabaltzea eta partekatzea da, batez ere kulturan arreta jarriz: kultura berrikuntza, garapena eta ikerkuntzarekin batera joan behar den eraldaketa-elementu garrantzitsua delakoan baikaude.

Gainera, Open Akademia ekimenak euskal gizartearen erronken inguruan eztabaida sustatu nahi du.

Parte hartu

Izan zaitez gure etorkizunarekin konprometitutako pertsona-sare bateko kide.

Gure partaidetza-komunitatean parte hartzera animatu nahi zaitugu. Open Akademiaren jarduerei buruzko eta tokiko nahiz nazioarteko aditurik entzutetsuenen ideiei buruzko informazioa jasoko duzu.