Hitzaldia. Robotak eta errenta unibertsala

ARETOA BETETA DAGO Agirre Lehendakaria Centerrek hitzaldi interesgarria antolatu du datorren asteartean, abenduak 12, 17:00etan Donostiako Kursaal Jauregian. Jorratuko dugun gaia honako hau da: automatizazio- eta robotizazio-prozesua eta honek gizarte berdintasunean izan ditzakeen ondorioak.

Robotizazioan oinarritutako industria-iraultzaren aurrean dago ekonomia. Bere ondorioei buruzko eztabaida handia da. Aditu batzuen ustez, milioika lanpostu desagertuko dira, eta horrek pertsona asko eta asko langabeziara eramango ditu. Beste batzuen iritziz, aukera bat izango da berritzeko eta lanbide berriak sortzeko.

Egoera honen aurrean, oso errezeta ezberdinak ari dira planteatzen, inor atzean ez uzteko eta berdintasuna bermatzeko helburuz. Indar handienetakoa duena pertsona guztientzat errenta unibertsala edota oinarrizko errenta bultzatzea da. Euskadin badugu esperientzia berdintasuna sustatzeko era honetako neurrietan, esate baterako DBE, nahiz eta errealitate teknologiko berriak gizarte-kohesioa bermatzeko sistemarik onena zein den eztabaidatu behar izatera garamatzan.  

Hain zuzen ere, horregatik antolatu dugu hitzaldi hau. Gehiago ezagutu nahi dugu murgilduta gauden iraultza teknologikoari buruz, eta nola eragin diezaiokeen enpleguari eta berdintasunari. Berdintasuna bultzatzeko neurrien inguruko gogoeta ere bilatu nahi dugu, hala nola DBE, oinarrizko errenta edota errenta unibertsala.

Horretarako, hainbat aditu entzutetsu izango ditugu gurekin:

  • Antonella Broglia, TEDx-en antolatzailea, ekintzailetzan eta berrikuntzan aditua, eta oso ondo ezagutzen ditu etorkizuneko joerak teknologia, automatizazio eta robotizazio arloan, baita hauek eguneroko bizitzan duten eragina ere.
  • Humberto Bustince, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Automatika eta Konputazioko katedraduna. Sakon ikertu du adimen artifizialaren inguruan.
  • Joseba Zalakain, Eguia Careaga Fundazioko zuzendaria, bertatik, pobrezia eta gizarte-bazterketari buruzko azterketa ugaritan hartu du parte.
  • Angel Elias, Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanoa.

Beraz, hitzaldi hau aukera paregabea izango da robotizazioaz eta honek berdintasunean duen eraginaz gehiago ezagutzeko, baita dagoeneko errealitatea den etorkizun honi aurre egiteko ere.

Baieztapena eskatzen da.

  • Hitzaldia. Robotak eta errenta unibertsala
  • 2017-12-12T17:00:00+01:00
  • 2017-12-12T19:30:00+01:00
  • ARETOA BETETA DAGO Agirre Lehendakaria Centerrek hitzaldi interesgarria antolatu du datorren asteartean, abenduak 12, 17:00etan Donostiako Kursaal Jauregian. Jorratuko dugun gaia honako hau da: automatizazio- eta robotizazio-prozesua eta honek gizarte berdintasunean izan ditzakeen ondorioak.
  • Noiz 2017/12/12 17:00 - 19:30"
  • Non Kursaal Jauregia. Donostia
  • Kontaktu izena
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal