Pertsonengan oinarritutako giza-garapen iraunkorrak.

Datorren asteazkenean martxoak 16, arratsaldeko 7etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3. Bilbao) “Pertsonengan oinarritutako giza garapen iraunkorra” izenburu duen hitzaldia izango da. Bertan parte hartuko dute Koldo Saratxagak (Ner Taldeko bultzatzailea), eta Alberto Medranok, (Gizakien Sarearen sortzailea, the Humans´Network).

Open Akademia Agirre Lehendakaria Centerren ekimena da. Beronen helburua da  ezagutza zabaltzea eraldakuntza sozioekonomikoaren euskal esperientziari buruz, eta eztabaida sustatzea Euskadik giza garapen iraunkorraren arloan dituen etorkizuneko erronken inguruan.

Open Akademiaren ekitaldi honetan, giza garapen iraunkorrean aurrera egiteko ideia sakondu nahi dugu, merkatuaren logika ezartzen den paradigma nagusia aldatuz, eta pertsonengan, kulturan, elkartasunean eta lidergo partekatuan oinarritutako ereduen aldeko apustua eginez.

Alabaina, asko dira pertsonengan oinarritutako giza garapen iraunkorrean sakontzeko garaian sortzen diren galderak: nola lortu paradigma aldaketa hau?; nola eman protagonismoa pertsonei?; nola eraiki lidergo partekatua?; nola sustatu balioetan oinarritutako eredu berria?
Galdera hauei eta beste batzuei erantzun nahi zaie Open Akademiaren ekitaldi honetan.

Hauei erantzuteko, galdera hauei buruzko ezagutza hedatzeko eta elkarrizketa eta eztabaida sustatzeko, Open Akademiak bi persona gonbidatu ditu. Biek ala biek ere, badute zer esan gai honen inguruan, bai bere ezagutza teorikoan, eta bai pertsonengan oinarritutako proiektuak garatzeko praktikan oinarrituta.

– Koldo Saratxaga, irakasle hainbat unibertsitatetan eta Ner Group-en sustatzailea; bertatik laguntzen die enpresa-proiektuei, behar dituztela jakin bai, baina nola egin ez dakiten etorkizuneko antolakuntza-aldaketak egiten.

– Alberto Medrano, Gizakien Sarearen sortzailea (the Humans´Network), Euskadin sortutako gizarte berrikuntzaren proiektu aitzindaria. Bere helburua da mundua gizatiartzea, eta gizarte-mugimendu globala izan nahi du, mundu gizatiarragoa eraiki nahi duten pertsona eta erakunde guztiak lotu eta integratuko dituena.

  • Noiz 2016/03/16 19:00 - 20:00"
  • Non Bilbo. Bizkaia Aretoa (Abandoibarra 3)
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal