Open Akademia Bergaran

Kulturak, komunitate batek partekatzen dituen balio, identitate, kontakizun eta printzipioen multzo gisa ulertuta, tresna izan behar du Euskadi munduan kokatzeko eta, era berean, euskal gizarteak nazioarteko eragina jasotzeko.

Open Akademia Agirre Lehendakaria Fundazioaren ekimena da. Bere helburua da ezagutza zabaltzea eraldakuntza sozioekonomikoaren euskal esperientziari buruz, eta eztabaida sustatzea Euskadik giza garapen iraunkorraren arloan dituen etorkizuneko erronken inguruan.

Ekitaldi honetan, Open Akademian Kulturari heldu nahi diogu, Euskadi munduan, nazioarteko testuinguruan kokatzeko elementu giltzarri den aldetik.

Baina, nola bultzatu Euskadi marka nazioarte-mailan? Nola konbinatu tokikoa globaltasunarekin? Euskara izan ote daiteke Euskadi munduan kokatzeko tresna ere? Nola batu ahaleginak hori lortzeko?

Galdera hauei eta beste batzuei erantzun nahi zaie Open Akademiaren ekitaldi honetan.

Erantzuteko, gai hauen inguruko ezagutza hedatzeko eta elkarrizketa sustatzeko, Open Akademiak hiru pertsona gonbidatu ditu, beraien ezagutzak eta beraien historia ekarpen ederra izanik eztabaidarako:
- Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu izandakoa, ikertzailea, Euskaltzaindiko kidea eta egungo Kultura zinegotzia Donostiako Udalean, 2016 Europako Kultura Hiriburua.
- Iñaki Gomez, “Loreak” filmaren ekoizleetako bat; film hau Oscar sarietarako hautagai gisa aurre-hautatu dute.
- Antonio Herzog, Bergarako inklusio-tailerraren arduraduna, eta baita herriko beste hainbat gizarte-ekimenena ere.

  • Noiz 2015/12/02 19:00 - 20:00"
  • Non Bergara. Udaletxeko batzar-aretoa.
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal