Hitzaldia Ziekon Ibarretxe lehendakariarekin

Juan Jose Ibarretxe eta Josu Waliño. "Kultura da gakoa. Euskadi munduan"

Hitzaldi honetan, bi adituren ekarpen interesgarria izan dugu:
- Juan Jose Ibarretxe, Lehendakari Ohia, irakasle unibertsitate amerikarretan eta Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria, Columbiako Unibertsitatearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetzaren bidez sortutako ikaskuntza politiko eta sozialen zentroa.
- Josu Waliño, PuntuEus Fundazioaren zuzendaria, euskal komunitate kultural eta linguistikoa sarean ordezkatzen duen .EUS interneteko domeinuaren administrazioaz arduratzen den entitatea.
Hitzaldia aukera paregabea litzateke Euskadik bere presentzia munduan sendotzeko dituen erronken inguruan eztabaidatzeko. Aldaketa handiko egoera bizi dugu, gurearen antzeko herri txikientzako aukera handiak eta zailtasunak berekin dituena. Agendan ez dagoena ez da existitzen eta Euskadiren etorkizuna bere tokia aurkitzearen baitan dago, bere tokia bere balio eta kulturarekin.

  • Noiz 2017/11/23 19:00 - 20:30"
  • Non Casa de los Maestros. Zieko
  • Kontaktu izena
  • Kontaktu telefonoa 946017986
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal