Hitzaldia Getxon. "Ama zaindu. Gure adinekoei lagundu bere bizitzaren amaieran"

Elkartegi. Getxo. Azaroak 27, astelehena. 19tan. Juan Jose Ibarretxe, Silvia Librada, Ángela Grande eta Paul Rios.

Datu guztiek adierazten dute euskal gizartea pixkanakako zahartze-prozesu batean murgilduta dagoela. Gure adinekoak zaintzea erronka handia da bai erakunde mailan, bai gizarte eta pertsona mailan, eta geroz eta handiagoa izango da datozen urteotan.


Erakundeek geroz eta baliabide gehiago bideratu beharko dituzte gure adinekoen arretara, hauen bizitzako azken urteetan. Gizarteak ere prest egon beharko du prozesu honekin bat egiteko. Pertsona mailan, gure adinekoak zaintzeak zera eskatzen du: komunitateak zaindua izatea eta bere babesa izatea.


Beharrezkoa da gizarte-eztabaida bultzatzea gure adinekoak zaintzeko erronka honen inguruan. Horregatik, New Health Foundation eta Agirre Lehendakaria Centerrek hitzaldi bat antolatu dute, azaroaren 27an, astelehena, izango da 19:00etatik aurrera, Getxoko Elkartegian (Ogoño 1, Areeta).


Hitzaldi honetan izango ditugu Naomi Hasson eta Maider Grajales, Hiri Errukiberak proiektuaren sustatzaileak Getxon. Gurekin izango dugu zainketa aringarrietan aditua eta New Health Foundationen Guztiok Zurekin programako zuzendaria den Silvia Librada ere. Bestetik, adinekoak zaintzen duten testigantzaren berri emango dute Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohi eta Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendariak; Angela Grande Getxoko lehen mailako arretako medikuak; eta Paul Rios giza eskubideetan aditua den getxotarrak.


Sarrera libre da tokia bete arte


New Health Foundation Hiri Errukiberak proiektua sustatzen ari da komunitateari helarazteko bizitzaren amaieran zaintzeak duen garrantzia. Bere helburua da Getxok ekimen honekin bat egitea.

  • Hitzaldia Getxon. "Ama zaindu. Gure adinekoei lagundu bere bizitzaren amaieran"
  • 2017-11-27T19:00:00+01:00
  • 2017-11-27T20:30:00+01:00
  • Elkartegi. Getxo. Azaroak 27, astelehena. 19tan. Juan Jose Ibarretxe, Silvia Librada, Ángela Grande eta Paul Rios.
  • Noiz 2017/11/27 19:00 - 20:30"
  • Non Getxoko Elkartegian (Ogoño 1, Areeta).
  • Kontaktu izena
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal