Euskal kasua: Kontzertu Ekonomikoa

Zer da zehatz-mehatz Kontzertu Ekonomikoa? Nola sortu zen tresna hau? Zer ahalmen eskaintzen ditu euskal gizartearen etorkizuneko erronkei aurre egiteko? Zer gertatuko litzateke Estatuak indargabetuko balu?

Open Akademia Agirre Lehendakaria Fundazioaren ekimena da. Bere helburua zera da, ezagutza hedatzea eraldakuntza sozioekonomikoaren euskal esperientziari buruz eta eztabaida sustatzea Euskadik bere giza garapen iraunkorraren inguruan dituen etorkizuneko erronkei buruz.

Azken asteotan, Kontzertu Ekonomikoaren gaia berriro azaleratu da hauteskunde atariko gai modura. Kontzertu Ekonomikoari buruzko eztabaida giltzarria da, funtsezko tresna izan den aldetik, azken aldiko historian une konplexu eta erabakigarriei aurre egiteko gaitasuna izan zezan Euskadik.

Kontzertu Ekonomikoari buruzko galderei erantzuteko, galdera hauen inguruko ezagutza hedatzeko eta eztabaida sustatzeko, Open Akademiak bi aditu ezagun gonbidatu ditu:

- Juan Jose Ibarretxe. Lehendakari Ohia, Kulturak etorkizuneko erronkei aurre egiteko zer nolako garrantzia duen azalduko digu eta, zehazki, autogobernurako gaitasuna funtsezko elementu gisa euskal kulturan (partekatutako identitate, balio eta sinismenen multzo gisa ulertua).

- Pedro Luis Uriarte. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu ohia eta Kontzertu Ekonomikoaren negoziazio Batzordeko Presidentea (1981). Berriki, liburu bat argitaratu du gai honen inguruan.

Bien ekarpena aukera polita izango da Kontzertu Ekonomikoaz gehiago jakiteko eta eztabaidatu ahal izateko. Horregatik, parte hartzera gonbidatu nahi zait.

  • Noiz 2015/11/15 19:00 - 20:00"
  • Non Gasteiz. Artium.
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal