Euskal Kasua Balmasedan azaltzen

Eraldaketa sozialerako giltza ote da kultura? Euskal gizartearen etorkizunerako erronkei aurre egiteko lagunduko digu? Enpresen jokabidea gidatu dezakeen balore eta nortasunen multzoa al da?

Besteak beste, galdera guzti hauek erantzun genituen Balmasedan ospatu genuen Open Akademiaren saioan, pasa den urriaren 28an.

Open Akademia Agirre Lehendakaria Center zentroak antolatutako ekimen berri bat da. Bere helburu nagusia  euskal esperientzia zabaltzea eta partekatzea da, batez ere kulturan arreta jarriz: kultura berrikuntza, garapena eta ikerkuntzarekin batera joan behar den eraldaketa-elementu garrantzitsua delakoan baikaude. Gainera, Open Akademia ekimenak euskal gizartearen erronken inguruan eztabaida sustatu nahi du.

Balmasedako saioan izen handiko partehartzaileak izan genituen: Juan Jose Ibarretxe (Lehendakari Ohia. Agirre Lehendakaria Center-eko zuzendaria), Javier Larrañaga (Urbegi-ko fundatzaileetako bat) eta Joseba Agirre (Balmasedako herritarra, euskal kulturarekin eta euskararekin konprometitua).

  • Noiz 2015/10/21 19:00 - 20:00"
  • Non Balmaseda. Klaret antzokia.
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal