Erabakitzeko eskubideaz, Getxon

Datorren asteartean, urtarrilak 19, arratsaldeko 7.30etatik aurrera, Areeta-Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan, “Erabakitze eskubidea, kultura eta berrikuntza” izenburu duen hitzaldia egingo da. Izena eman

Ekimena Gure Esku Dagok eta Agirre Lehendakaria Centerrek antolatu dute.

Hitzaldi hau Open Akademiaren saio berri bat da, Agirre Lehendakaria Centerren proiektua. Open Akademiak zera du helburutzat: herritar guztiei hurbiltzea, modu ulergarri eta didaktikoan, Agirre Lehendakaria Centerrek garatutako ikerkuntzen fruitu diren ezagutza, eduki eta proposamenak.

Aldi berean, Open Akademiak gizartearekin eta gizartean hitz egiteko gunea izan nahi du. Gune honetan, eztabaida sustatu ahal izango da. Krisian dagoen munduak erronka  ekonomiko eta sozialak aurkezten ditu, eta euskal gizarteak berauei aurre egin ahal izateko gidari gisa balio behar duten balio, printzipio, sinismen eta identitateari buruz eztabaidatu ahal izango da.

Bere aldetik, Gure Esku Dago, ekimen anitza eta parte-hartzailea, euskal herriaren erabakitzeko eskubidearen alde lanean diharduena, hitzaldi honen antolatzaile-kide da. Izan ere, aukera bat da euskal herriari etorkizuneko erronkei aurre egiten lagunduko dioten oinarriez hitz egiteko eta elkarrekin partekatzeko, iraganetik ikasiz eta geure kultura osatzen duten balio partekatuak identifikatuz.

Ezagutza hedatzeko eta eztabaida sustatzeko, gai hauetan adituak diren lau pertsona ezagunek hartuko dute parte hitzaldian:

- Juan Jose Ibarretxe, Lehendakari Ohia eta Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria.

- Angel Oiarbide, Gure Esku Dagoen bozeramailea.

- Pako Letamendia, EHU-ko irakaslea.

- Rozio Luces, euskaltzale.

  • Noiz 2016/01/19 19:30 - 20:30"
  • Non Getxo, Andres Isasi musika eskola
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal