Bakea eta bizikidetza

Datorren astelehenean, otsailak 1, Sestaon, Open Akademiaren beste ekitaldi bat izango da. Open Akademia Agirre Lehendakaria Fundazioaren ekimena da, eta bere helburua da, batetik, ezagutza hedatzea eraldakuntza sozio-ekonomikoaren euskal esperientziari buruz eta, bestetik, eztabaida sustatzea Euskadirentzako etorkizuneko erronken inguruan, bere giza garapen iraunkorrari dagokionez, abiapuntutzat hartuta hori lortzeko ardatz nagusia giza duintasunak behar duela izan, gizonaren eta emakumearen berezko izaera den aldetik.

Oraingo honetan, Open Akademiaren ekitaldi hau Sestaoko Udalarekin eta Gogoan Sestao Elkartearekin (oroimen, egia, justizia eta erreparazioaren alde lanean dihardu) lankidetzan antolatu da.

Open Akademiaren saio honetan, bakearen eta elkarbizitzaren inguruko ezagutza partekatu nahi da, bere aplikazioa Euskadiren kasu zehatzean, eta eztabaida sortu nahi da gai honek planteatzen dituen erronkei aurre egiteko moduaz.

Hitzaldi honetan, nazioarte mailan eta tokikoan entzute handia duten adituek hartuko dute parte:

- Peter Coleman, mundu mailan, bakearen eta gatazken ebazpenaren esparruan izen eta aintzatespen handienetakoa duen akademikoa. Columbiako Unibertsitateko irakaslea da, eta unibertsitate honetan lankidetza eta gatazken ebazpenerako MortonDeutsch Nazioarteko Zentroaren zuzendaria.

- Jonan Fernandez. Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Idazkari Nagusia.

- Amalio Garcia. Gogoan Sestao Elkarteko kidea.

Gainera, hitzaldia Juan Jose Ibarretxek aurkeztuko du, Lehendakari Ohia eta Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria.

  • Noiz 2016/02/01
  • Non Sestao
  • Hitzordua egutegira gehitu iCal