Nola

Balio-sistema
eta testuingurua
Kultura-adierazpen
berriak

Gure ikuspegi sistemikoak aukera ematen digu modu irekian eta kolaboratiboan lan egiteko, denboran zehar. Izan ere, sistemak eraldatzeko berrikuntza irekiko plataformak ko-diseinatu, ezarri eta ebaluatzera bultzatzen gaitu.

Berrikuntzaren dimentsio kulturala

ALCk-ek Gizarte Berrikuntzarako Plataformak sustatzen ditu, komunitateari entzuteko prozesu sakonen gainean eraikitzen direnak. 

Prozesu honek People Powered Zorroak sortzea ahalbidetzen du.

 

Gure helburu nagusia sistemen eraldaketari buruzko ikerketetan ikasitakoa aplikatzea da, gizarteak gaur egun dituen erronka konplexuei aurre egiteko.

Gure Gizarte Berrikuntzako Esparrua

Sistemen Mapeoa

Mapeoa lurraldean diharduten ekimen eta eragile nagusiei buruzko informazioaren bilduma da. Hau da, eskualdeko ekosistema orokorra eta egungo proiektuen loturaren indarguneak eta ahulguneak ezagutzea.

Entzuteko & Kolektiboki interpretatzeko espazioak

Tokiko dinamikak sakonago ulertzea, komunitatearen entzute sakona egitea suposatzen du. Prozesu horretan tresna kualitatibo batzuk sartzen dira, datu kuantitatiboekin osatuta, komunitate bateko narrazioak argitu eta haien beharrak, erronkak eta aukerak sakon ezagutarazteko. Narratiba eta ideia nagusien azterketa eztabaida-espazioetan eta tokiko eragileekin egindako sensemaking guneetan balioztatzen da.

Ko-sorkuntza

Esperimentazio prozesua denez, plataformak aukera ematen du ko-sorkuntza espazioak diseinatzeko eta erantzun espezifikoak elkarrekin diseinatzeko, dauden ekimenak/proiektuak osatzeko eta hobetzeko. Lehendik dauden ekimenen multzoari eta sortzen diren ideia berriei esker, beharrezkoa den ezagutza sor daiteke lurraldean berrikuntza sozialeko prozesu berriak eraikitzeko.

Esperimentazioa 5 inpaktu mailatan

Gizarte-arazo konplexuek eskala eta maila multidimentsionaleko esku-hartzea eskatzen dute. Beraz, proiektuak bost mailatan lotutako zorro gisa integratu eta kontzeptualizatu behar dira: (i) berrikuntza komunitarioa, (ii) start-up berriak sortzeko laguntza, (iii) maila handiko lankidetza publiko-pribatua, (iv) zerbitzu publikoak berriz diseinatzea eta (v) araudi berria. Ko-sorkuntza eta prototipoak sortzeko praktikekin bezala, zorroen ikuspegi berri horrek ere gaitasun berriak eskatzen ditu ikuspegi holistikoa duten proiektuen multzo interkonektatu eta integratua diseinatu, kudeatu eta ebaluatzeko.