ALCk Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak antolatutako esparru komunitarioan osasuna eta ongizatea hobetzeko jardunaldian parte hartu du

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta OCDEaren “Osasuna eta ongizatea irabazi, tokiko ekintza komunitarioan aurrera eginez” jardunaldiak ehun profesional baino gehiago bildu zituen 2024ko uztailaren 2an Bilbon, Euskadi 2030 Osasun Planaren lehentasunezko ildoetako bat den osasunaren hobekuntzan tokiko mailan parte hartzea sustatzeko.

Iazko azaroan, Euskadin “Osasuna eta ongizatea irabazi, tokiko ekintza komunitarioan aurrera eginez” proiektua abiarazi zen, Europar Batasunak finantzatuta eta OCDEaren aholkularitza teknikoarekin. Proiektu hau Euskadin eremu komunitarioan diharduten hainbat erakunde, eragile eta entitatek garatzen dute.

 

Esparru horretan, 2024ko uztailaren 2an, "Zer irakaspen edo indar-ideia erator daitezke Euskadirentzat?" eztabaida-panelean parte hartu genuen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta OCDEak antolatutako “Osasuna eta ongizatea irabazi, tokiko ekintza komunitarioan aurrera eginez” jardunaldian, orain arte lortutako aurrerapenak aztertzeko eta nazioarteko jardunbide egokiak bateratzeko helburuarekin.

 

Panelean ekintza komunitarioari lotutako hainbat pertsonak parte hartu zuten, jardunaldian zehar aurkeztutako ikasgaiak lurreratzeko, Euskadiren testuinguruan nola aplika daitezkeen ondorioztatzeko. Rosana Peirorekin, XarxaSaluteko koordinatzailea; Elena Albisua Kortazarrekin, Gipuzkoako Osasun Publikoko zuzendariordea; Rafael López Arostegirekin, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Departamentua; eta Inés Urietarekin, moderatzailea izan zena, parte hartu genuen.

 

ALC Ebaluazio Ebolutiboan oinarritutako gure ikuspegia aurkeztu genuen ebaluazio-sistema tradizionalen aurrean, zeinek aukera ematen digun denbora errealean erronka konplexuei aurre egiteko prozesuak monitorizatzeko. Halaber, osasunaren eta zainketen arloan ikuspegi horren bidez nola lan egiten ari garen azaldu genuen.

Zainketa-sistemetako Gizarte Berrikuntzako Laborategiei buruzko informazio gehiago