Hexagonal Lab taldeko kide batzuk Zaragozatik hurbildu dira, bi erakundeen esperimentazio-zorroetan sinergiak bilatzeko eta etorkizunean lankidetzan aritzeko aukerak aztertzeko.
2024ko apirilaren 11n, Agirre Lehendakaria Center eta Hexagonal Lab taldeak Bizkaia Aretoan (Bilbo) saio komun bat egiteko bildu ziren. Topaketa horren helburua bi erakundeen esperimentazio-zorroetan sinergiak ikertzea izan zen, etorkizunean lankidetzan aritzeko bideak identifikatzeko.
Raúl Oliván, Hexagonal Lab-eko zuzendaria, bere taldeko kide batzuekin etorri zen: Raúl Olmedo, Jorge Calvo eta Fernando Garcíarekin. Hexagonal Lab-ek ideien laborategia eta berrikuntza arloko aholkularitza lanak garatzen ditu.
Bi taldeek erakundeen proiektuen arteko lotura posibleak ikusteko lan egin zuten. Bileran zehar, konexioen irudikapen grafiko bat sortu zen eta, bilera amaitzeko, bi laborategien arteko konexio potentzialen aniztasuna jarri da mahai gainean.
Oro har, osasunaren eta zainketen arloak identifikatu dira lotura komun potentzialak dituzten gai-eremu gisa. Arlo honetan, Agirre Lehendakaria Centerrek aktiboki parte hartzen du hainbat proiektutan, konektore-komunitarioaren rola elkarrekin sortzeko; hala nola Getxo Zurekin, Matia Fundazioa (Como en casa) edo Plena Inclusión (Mi Casa).
Era berean, ALCk Bestiario agentzia digitalarekin batera lanean jarraitzen duen tresna digitala aurkeztu du, Kataluniako Generalitateko Presidentzia Kabineteko Prospektiba Zuzendaritzarekin eta Barcelona Supercomputing Centerrekin (BSC) lankidetzan, erronka konplexuei aurre egiteko espazio berriak diseinatzeko.