Agirre Center 2013an jaio zen, Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiaren tesiaren balioei jarraipena emateko (“Principio Ético, Principio Democrático y Desarrollo Humano sostenible: fundamentos para un modelo democrático”). 

euskal kasua.jpg

Tesiak euskal esperientzia aztertzen du, hau da, Euskadik 70eko hamarkadetik aurrera izan duen eraldaketa soziala eta ekonomikoa. Izan ere, hamarkada horren amaieran, Euskadi krisi ekonomiko larria pairatzen ari zen, langabezia-tasa altuekin. Gainera, bere nazioarteko irudia zuzen-zuzenean indarkeria terroristari lotuta zegoen.

Hala eta guztiz ere, autogobernua, publiko/pribatuaren elkarlana, klusterizazioa eta garapen instituzionalaren bitartez, beti ere euskal kultura oinarri hartuta, nazioarteko rankingetako liderren artean egotera iritsi da (2008), eta lehiakortasunari eta giza garapen iraunkorrari lotutako irudia dauka.