Gure lehenengo hiru urtetan zehar esperientzia honen inguruan hainbat ikerkuntza-proiektu garatu genituen Columbia Universityko AC4 zentroarekin. Besteren artean, honako hauek nabarmendu daitezke: Basque Sustainable Development, Basque Peace Process Scenarios eta Lonergan Economics.

Lan guzti honen emaitzak bat datoz: euskal eraldaketa arrakastatsua ulertzeko– eta baita gure etorkizuna ere eraikitzeko – kulturak eta nortasunak izan duten eragina ulertu behar dugu, hau da, balio sistema partekatua, sistema honen espresio narratiboak eta adierazle kolektibo zein indibidualak.

lamp-2613178_1920.jpg

Gure helburu nagusia orain, beraz, euskal esperientzia aplikatzeko eta metodologizatzeko modu berriak bilatzea da, alde batetik; eta bestaldetik, antzeko erronkei modu berritzailean aurre egin nahi dieten beste herrialde, eskualde zein hiriekin eraldaketa hori partekatzea, beti ere kultura eta balioetan oinarrituz.