eskuhar.jpg

1. IKERKUNTZA AKADEMIKOA

Giza garapen iraunkorra gure proiektu guztien muina da. Kontzeptu hau oinarritzat hartuz, eta euskal esperientzia eredu gisa jarriz, ikerkuntza-proiektu desberdinak garatzen ditugu. Baina zer da Giza Garapen Iraunkorra? Gure ikuspuntutik, gizarte baten etorkizun ekonomiko eta soziala modu orekatu batean eraikitzeko behar diren balio, politika eta elkarlan publiko-pribatuan oinarritzen diren proiektu guztiak eratzen dute giza garapen iraunkorra, beti ere ingurumena errespetatuz. Gure ekarpena garapen iraunkorraren kontzeptuari, beraz,  "giza" hitzaren gehitzea da, Giza Eskubideekin etengabeko konpromezua edukitzearen beharra azpimarratuz.  

2. ESKU-HARTZEA

Ikerkuntzaz aparte, komunitateen eraldaketa-prozesuak ere sortu eta bultzatzen ditugu, berrikuntza irekiko plataformen bidez. Gure metodologiak azken urte hauetan gure kolaboratzaileak izan diren zenbait ekimenen teknikak barne hartzen ditu, besteak beste, adibidez Londresesko LSE edo Montrealeko CRIEM institutua. Hala ere, gure metodologia propioak euskal eraldaketa esperientzia oinarritzat hartzen du, komunitate bakoitzaren balioei eta kulturari funtsezko garrantzia emanez.

3. ZABALKUNTZA

Gure ikerkuntza eta proiektu guztien emaitzak eta azterketak euskal herritar guztiei zabaltzeko helburuarekin hainbat solasaldi, hitzaldi, formakuntza-programa eta mintegi antolatzen ditugu.