BERRIKUNTZA IREKIKO PLATAFORMAK

A.jpeg

Berrikuntza-plataforma batek ondoko elementuak hartzen dituen ekimena da, nahi den egitura- edo sistema-aldaketa lortzearren: (1) aukera eta erronken azterketa, (2) ideia berrien sortzea, (3) prototipoen garapena, (4) gizarterako onuren azalpena, (5) emaitzen garapena eta egiaztapena, (6) eskalatzea eta, azkenik, (7) ebaluaketa eta komunikazioa. 

Unknown.jpeg

K: gure gakoa

Agirre Centerrek sortutako berrikuntza irekiko plataformak bereizten dituen elementu nagusia zera da: elementu kulturala barne hartzen dugu komunitateak eraldatzeko prozesu berritzaileak burutzeko. Horrela, prozesuaren hasieratik kulturaren elementua sartzen dugu, hots, eskualde/hiri/herrialde bateko balio eta sinesmen partekatuak. Horretarako, ikerkuntza etnografiko eta kualitatiboak garatzen ditugu.

Bestaldetik, elementu ukiezin hauek neurtzeko tresnak ere sortzen ditugu. Horrela, proiektuen kudeaketa tradizionalari alternatiba eraginkorrago bat ematen diogu.