Agirre Lehendakaria Center gizarte zientzien esparruan kokatzen den diziplinarteko ikaskuntzen zentroa da. EHU-Euskal Herriko Unibertsitateari lotuta dago eta, era berean, bere bikaintasun kanpusari Euskampus. ALC Columbia University (The Advanced Consortium on Cooperation, Conflict and Complexity - AC4), Seton Hall University eta George Mason University artean garatutako kolaborazio-proiektua da. 

e925c96d-4c56-4e67-bb49-9512bedbb14b.jpeg

Horretarako, nazioarteko hainbat ikerkuntza-proiektu burutzen ditugu, eta baita hauetatik ateratako ezagutza euskal gizartearekin partekatzeko helburua duten ekimen desberdinak ere. Modu berean, eta euskal esperientzia oinarritzat hartuz, gure herriaren etorkizunerako erronkei buruzko hausnarketa egiten dugu. Gure xede nagusia gure herria munduko plazan jartzea da, gure nortasuna, kultura eta sustraiak ahaztu barik.

b3fce4e2-67fe-492e-9e49-03a08f63cb14.jpeg