Screenshot 2025-03-04 at 11.06

Berrikuntza sozialari buruzko tailerra Rethink Irelandekin

Joan den otsailaren 26an eta 27an, Agirre Lehendakaria Centerrek aldaketa sistemikoari buruzko tailer bat antolatu zuen, Rethink Irelandekin eta Irlandako osasun mentalaren sektoreko eragile nagusiekin lankidetzan. Dublinen egindako topaketan, gizarte arazo konplexuei ikuspegi sistemiko batetik heltzearekin konprometitutako profesionalen sare bat bildu genuen.

Lehen jardunaldia Rethink Irelanden barne gaitasunak indartzeari buruzkoa izan zen, bere taldeari eguneroko lanean ikuspegi sistemiko bat integratzeko beharrezkoak diren esparrua, tresnak eta adibideak emanez. Tailerrean, sistemen mapaketa, entzutea, interpretazio kolektiboa eta ko-sorkuntza aztertu genituen.

 

Bigarren egunean, tailerra osasun mentalaren arloko Rethink Irelandeko bazkide nagusiei zabaldu zitzaien, datozen bi urteetarako Ikaskuntza Komunitate bat diseinatzeko, gaitasun komunen integrazioan oinarrituta, hala nola ekosistemen mapaketan, interkonexioetan, lanaren dimentsio kulturalean eta kartera edo portfolio ikuspegian.

 

Tailerraren elementuetako bat K Toolen esplorazioa izan zen. Narratibak atzemateko eta aztertzeko diseinatutako plataforma bat da, eta erakundeei aukera ematen die, datuak biltzeaz gain, haien azpian dauden giza istorioak benetan ulertzeko. Tresna horiek erabakiak hartzean eta aldaketa esanguratsuak sustatzean nola eragin dezaketen egiaztatzeak etorkizuneko aplikazioari buruzko elkarrizketa estimulatzaileak eragin zituen.