Nor gara

Agirre Lehendakaria Fundazioa ALC proiektua euskal herritar guztiei irekitzeko helburuz sortu zen. Agirre Lehendakaria Center Euskal Herriko Unibertsitatearen Bikaintasun Campusari (Euskampus) lotua dagoen ikaskuntza-zentro bat da, eta Ipar Amerikako unibertsitate entzutetsuen kolaborazioa dauka, New Yorkeko Columbia University, esate baterako.

Fundazio honen xede nagusia da euskal herritarrekin partekatzea ALCk sustatuko dituen proiektuak, eta bere jarduera akademikoarekiko ekimen osagarriak garatzea. Zehazki, gure helburua da etorkizuneko erronka berriak identifikatzea, Euskadiri errealitate berrietara irekitzen lagunduz eta euskal presentzia bultzatuz munduan.

Fundazioak demokratikoki hautatutako lehen euskal Lehendakariarengandik jaso du izena, Jose Antonio Agirre y Lekuberengandik, hain zuzen ere, New Yorkeko Columbia Unibertsitateko irakasle izandakoa eta totalitarismoaren aurkako euskal askatasunen aldeko borrokaren sinbolo.

Helburuak

Agirre Lehendakaria Fundazioak zera nahi du: euskal gizarteari etorkizunean eragingo dioten gaiak aztertzea eta hedatzea helburu duten proiektuak sustatu, berrikuntza eta etengabeko aldaketa bultzatuz gizartean, herriari errealitate sozio- ekonomiko berrietara eta gobernantza-eredu berrietara irekitzen lagunduz.

Helburu sektorialak:

  • Euskal gizarte osoaren eskura jartzea Agirre Lehendakaria Centerraren programa zein proiektuen emaitzak.
  • Euskal Kasua partekatu giza garapen iraunkorraren eredu gisa munduko herrialde eta eskualdeetan, tokiko erantzunak eta erantzun globalak emateko etorkizuneko erronkei, bai inguru aurreratuetako gizarteetan, eta bai garapen bidean daudenetan, beti ere, jasangarritasuna harturik garapen-eredutzat.
  • Euskadiren kokapen lehiakorra hedatu nazioarteko testuinguruan, euskal interesak babesteko sare bat sortuta, giza garapen iraunkorrarekin zerikusia duten jarduera mota guztiak bultzatzeko.
  • Prestigiozko kolaboratzaile-sarea sortu Euskadin kokatutako gizarte-entitate, unibertsitate eta erakundeekin, guztiak ere ALFen helburuekin erlazionatutako alorretan espezializatuak, esate baterako, politika, ekonomia, garapen jasangarria, gatazken ebazpena, autogobernua, bakegintza, ingurugiroa, etab. Sare honen bidez. Euskal Kasua nazioarte mailan inplementatzetik sortzen diren proiektu desberdinak garatuko dira.
  • Nazioarte-mailako esperientziarik arrakastatsuenak identifikatu eta erakarri. Esperientzia hauek, batetik, Euskadiko erronka politiko, sozial, kultural eta ingurugiro arlokoei irtenbideak bilatzen lagunduko digute eta, bestetik, euskal gizartearen hazkuntzari mesede egingo dioten testuinguru eta estrategia berriak arakatzen.

Parte hartu

Fundazioaren sorreratik euskal presentzia munduan bultzatu duten hainbat proiektu burutu ditugu, gure kide guztien esfortzu, parte-hartze eta konpromezuari esker. Proiektu itxaropentsu honetan lan egiten jarraitzeko asmoa dugu, eta horretarako Agirre Lehendakaria Fundazioara etortzera gonbidatu nahi zaitugu. Izena emateko bete formularioa.