Home Sin categorizar Euskararen biziberritze-prozesuaren balioak eta harreman-sareak
Kideak: Argia, Elkar, Elhuyar, Ikastolen Elkartea, Agirre Center
Azken 40-50 urteotan Argian, Elhuyarren, Elkarren eta Ikastolen Elkartean lanerako egon diren balioak eta aurrera egiteko gakoak izan diren hainbat egitasmo berritzaile identifikatu eta aztertu ditugu “Euskararen biziberritze-prozesua: balioak eta harreman-sareak” ikerlanean. Ikerkuntza hau K proiektuaren testuinguruan kokatzen da. K proiektuak euskal kulturak ("K") azken hamarkadeetako eraldaketa sozioekonomikoan izan duen eragina aztertzen du, ikuspuntu etnografiko batetik abiatuta.