ALC. Berdintasuna / Giza Garapen Iraunkorra

Giza Garapen Iraunkorraren ardatzetako bat berdintasuna da. Hala jaso zuen Juan Jose Ibarretxek, Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendariak (ALC), Euskadi Irratiko mikrofonoetan, historia guztion artean eraiki eta idatzi behar dela azpimarratuz. Horretarako, gizonen parte- hartze eta konpromisua galdatzearen beharra defendatu zuen, etorkizuna berdintasuna dela aldarrikatuz.