Open Akademia Agirre Lehendakaria Center zentroak antolatutako ekimen berri bat da. Bere helburu nagusia euskal esperientzia zabaltzea eta partekatzea da, batez ere kulturan arreta jarriz: kultura berrikuntza, garapena eta ikerkuntzarekin batera joan behar den eraldaketa-elementu garrantzitsua delakoan baikaude. Gainera, Open Akademia ekimenak euskal gizartearen erronken inguruan eztabaida sustatu nahi du.