Atariko albisteak
Abian Etorkizuneko Liderrak Prestatzeko Programaren bigarren edizioa

Abian Etorkizuneko Liderrak Prestatzeko Programaren bigarren edizioa

Agirre Center
2018/12/17 10:30:00 GMT+1

Abiapuntua: giza garapen iraunkorreko euskal eredua 20 gazteraino igo da partaidetza edizio honetan Bigarren ikasturtez jarraian, Agirre Lehendakaria Centerrek Etorkizuneko Liderrak Prestatzeko Programa jarri du abian. Bere helburua da erantzukizun garrantzitsuak hartuko dituzten etorkizuneko belaunaldiko pertsonei irakastea eta laguntzea, erreferentzia eta abiapuntutzat giza garapen iraunkorreko euskal eredua hartuta. Lehen edizioaren harrera eta emaitza ona aintzat hartuta, orduan 15 gazte prestatu ziren, bigarrenerako 20ra zabaldu da parte-hartzea. Pedro Miguel Etxenike, Izaskun Landaida edota Pedro Luis Uriarteren mailako irakasleak izango dituzte, batzuk aipatzearren.

Prestakuntza, kohesioa, berdintasuna eta ongizatea, Euskal Unibertsitate Sistemak gizarteari egindako ekarpen nagusiak

Prestakuntza, kohesioa, berdintasuna eta ongizatea, Euskal Unibertsitate Sistemak gizarteari egindako ekarpen nagusiak

Agirre Center
2018/11/28 10:45:00 GMT+1

Azken hamarkadetan Euskal Unibertsitate Sistemak gizarteari egindako ekarpenak azaltzen hasita, ezin aipatu gabe utzi gizarteari gaur egun nabarmentzen zaion prestakuntza maila, ezin aipatu gabe utzi gizarte-kohesioaren eta aukera-berdintasunaren (termino sozioekonomikoetan, genero mailan eta hizkuntza alorrean) eremuetan egin duena, euskal gizartearen ongizatea hartu izana gure unibertsitate sistemaren helburu bezala, eta nazioartekotzea saihestezina izateaz gain onura ugariren iturri izan daitekeenaren pertzepzioa. Konklusio nagusi horiek atera dira, hain zuzen, euskal unibertsitate sistemak gizartearen osotasunari egindako eginkizun eta ekarpenen gainean Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) eta Agirre Lehendakaria Center-eko (ALC) ikerketa talde batek berritsuki burututako azterlan batean.

GAKOA, JAKITEAN EZ EZIK, ULERMENEAN DATZA: ARIMA ETA SUSTRAIAK DITUEN EKONOMIAREN ALDEKO APUSTUA EGIN BEHAR DUGU

GAKOA, JAKITEAN EZ EZIK, ULERMENEAN DATZA: ARIMA ETA SUSTRAIAK DITUEN EKONOMIAREN ALDEKO APUSTUA EGIN BEHAR DUGU

Agirre Center
2018/11/14 22:15:00 GMT+1

“Etorkizunean ezagutzen ez ditugun langaiak azaldu beharko ditugu oraindik ezezagunak zaizkigun lanpostuetarako. Gakoa, jakintzan ez ezik ulermenean datza” azaldu zuen Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz gune berrian, azaroaren 14an heldu zen mintegian. Mintegiak, instituzio publikoetako 30 kide batu zituen, empresa arduradunak, hezkuntza zentru eta unibertsitate arloetatik zetozen arduradunekin batera, besteak beste. Bertan ere, mundu mailan berrikuntza eta sorkuntza arloan aditua den Charlie Leadbeater izan zen. Egun, Mariana Mazzucatok, Londreseko College Unibertsitateko Berrikuntza Institutuan duen taldean jarduten duenak, hain zuzen ere. Bertan Leadbeaterrek, arima eta hegoak dituen ekonomiaren aldeko apustua egiteko beharra defenditu zuen.

Azpi- kontratazio eskaintza publikoa

Azpi- kontratazio eskaintza publikoa

Agirre Center
2018/11/12 20:00:00 GMT+1

4GUNE KLUSTER ikerketa proiektuan lankidetzarako eskaintzak jasotzeko epea zabalik dago. Proiektuak aurkezteko interesa duten erakundeek harremanetan jarri daitezela Agirre Lehendakaria Centerrekin.

Mendebaldeko Sahara: komunikabideek jorratu beharreko gaia

Mendebaldeko Sahara: komunikabideek jorratu beharreko gaia

Agirre Center
2018/11/06 09:00:00 GMT+1

Aurreko azaroaren 6an, Agirre Lehendakaria Centerrek Mendebaldeko Saharak bizi duen gatazkari buruzko mintegia heldu zuen Gasteizen. Luis de Ajuria aretora 140 pertsona bertaratu ziren, Juan Jose Ibarretxek, ALC-ko zuzendaria eta Raabub Mohamed Lamin Mehdik, saharar doktorea eta Doctora Beituha elkarteko zuzendariaren hausnarketak entzutera. Konferentziak, bertaratutakoen aniztasuna agerian utzi zuen mahai-inguru aberatsa eta interesgarria sortuz, Saharar errefuxiatu, Kolonbiar eta Afrikako herrialde ezberdinetako pertsonen partaidetzari esker.

E-learning esperientzia ona Akonkaguako Unibertasitatearen eskutik

E-learning esperientzia ona Akonkaguako Unibertasitatearen eskutik

Agirre Center
2018/10/26 18:45:00 GMT+2

Agirre Lehendakaria Center (ALC) gero eta urrutiago ailegatzen da. E-learning oinarritutako teknologia berriek esperientzia arrakastatsua ahalbideratu dute Akonkaguako Unibertsitatearekin, Txilen. Hala, ALCko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxek, ZOOM bidezko konferentzia eskeini zien Txilen zehar kokatutako 19 ikasle eta irakasleei. Bertan, “trebetasunetan oinarritutako hezkuntzatik, sentsibilitatetan oinarritutako hezkuntzara igarotzeko beharrizana” azpimarratu zuen, sistemak bizi dituen eskasiei erreferentzia eginez.

“Kataluniak ez Euskadik ez dute erabakitzeko eskubidea defendatu behar, jada, badagokigulako”

“Kataluniak ez Euskadik ez dute erabakitzeko eskubidea defendatu behar, jada, badagokigulako”

Agirre Center
2018/10/25 23:00:00 GMT+2

Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxek eta Txutxi Ariznabarretak, gizarte ekintzailea eta Independentistak sareko presidentea, Kataluniako prozesuari buruzko usteak partekatzeko solasaldia atenditu zuten, San Vicenç de Castelleteko herrian, Bartzelonan, joan den larunbatean, hilak 20. Bertan Ibarretxek, “ez dugu erabakitzeko eskubidea defendatu behar, jada badagokigun eskubidea da” esan zuen.

International Agirre Program: I. Deialdia

International Agirre Program: I. Deialdia

Agirre Center
2018/10/18 19:45:00 GMT+2

Gorka Román Etxebarrieta. Uztailean, Columbiako Unibertsitatean 6 hilabetetako egonaldia hasi nuen Columbia Unibertsitateak – AC4 Zentruaren bitartez, Agirre Lehendakaria Center eta Euskal Herriko Unibertsitateak izenpetua duten akordioari esker. Hala, erronka pertsonal zein profesional honetan parte hartzera bultzatu ninduena, Columbia Unibertsitateko AC4ko akademiko eta profesionalen sare zabalarekin harremanetan sartzea izan zen. Horregatik, ALC, UPV-EHU eta AC4ek izenpetutako programa baliabide aproposa izan da nire proiektu pertsonal eta profesionala aurrera ateratzeko, izan ere, batik bat hona etortzearekin ezarri nituen asmo eta helburuak asetu ditut.

Dimentsio kulturala ikertzea beharrezkoa da euskal kasua edo Bilboko Efektua ulertzeko

Dimentsio kulturala ikertzea beharrezkoa da euskal kasua edo Bilboko Efektua ulertzeko

Agirre Center
2018/09/14 11:45:00 GMT+2

Gorka Espiauk Guggenheim Bilbao Museoa eta Euskadik bizi izan duen eraldaketa sozio – ekonomikoaren arteko lotura aurkeztu duen hitzaldia eskeini du Montrealeko Unibertsitatean. Mintegiaren titulua “Bilboko Guggenheim Museoaren deskontruzioa” izan da. Bertan, nazioartean kasua aurkezteko modua zalantzatzeko beharraz hitz egin du.

UPVko udako ikastaroak euskal eredua birsotzearen gainean aritu da

UPVko udako ikastaroak euskal eredua birsotzearen gainean aritu da

Agirre Center
2018/07/24 13:51:00 GMT+2

Euskal Herriko Unibertsitateak eskeintzen dituen udako ikastaroek, aukera ezin hobea eskaini diote gizarte berrikuntzari beren ikasketa planean leku emanez eta gizarte-eraikuntza tresna horizontal gisa adieraziz. Testuinguru horretan, Agirre Centerrek, Juan Jose Ibarretxe eta Gorka Espiauren bitartez, eremu honetan azkenengo bost urtetan metatutako esperientziak partekatu dituzte. Ikastaro honen edukia laburbiltzen duen ondorioetako bat, zailtasunak eta egun aurka egiten diegun erronka eta zailtasunak gorabehera, garapen iraunkorreko eredua erakusten duten adierazleak ditugula jarri du balioan, gizarte, ekonomia eta ingurumenaren ikuspegitik etorkizunean proiektatuko den herrialdearen marka gisa.

Sustraietara bueltan

Sustraietara bueltan

Agirre Center
2018/07/10 09:44:00 GMT+2

Arrasatek azkenengo urteotako jaurdunaldi garrantzitsuenetako bat heldu du, etorkizunak, Debagoinaren garapen eta proiekzioan zein erabakigarria izan den erabakiko badu ere. Edozein kasutan, inguruko sustraiak eta balio propioak kontutan hartu behar dira, etorkizunera begira egiten den proiekzioan.

Agirre Centerek tokiko identitatetan oinarritutako lehiakortasun eredu berrien eta berdintasunaren alde hitz egiten du Iparrameriketako unibertsitate nagusietan

Agirre Centerek tokiko identitatetan oinarritutako lehiakortasun eredu berrien eta berdintasunaren alde hitz egiten du Iparrameriketako unibertsitate nagusietan

Agirre Center
2018/04/16 13:15:00 GMT+2

Columbiako Unibertsitateak, Harvard-ek, MIT-k eta UMASS-ek eta McGill Unibertsitateak, euskal kasuaren inguruan, kulturaren indartzeak eta tokiko identitateak gizarte-garapen eta lehiakortasunean izan duten zuzeneko eragina frogatu duten ALCren ikerketengan interesa agertu dute.

Seton Hall Unibertsitateko ikasleek Euskal Herria bisitatzen dute

Seton Hall Unibertsitateko ikasleek Euskal Herria bisitatzen dute

"Study Abroad" programaren barnean kokatu zen bisita, unibertsitate amerikarrak prestatutako programa burutuz, Agirre Lehendakaria Centerren laguntzarekin.

Gutxieneko diru-sarreren bermatzearen aldeko ikerkuntzan parte-hartzen dugu

Gutxieneko diru-sarreren bermatzearen aldeko ikerkuntzan parte-hartzen dugu

Gure zentroko ikerkuntzen arduraduna eta berrikuntza sozilan aditua den Gorka Espiauk The Young Foundationekin batera lan egiten du Europako Batzordeak lagundutako proiektu batean. Pilotoak 5 milioi euro emango ditu hiru urteetan zehar eta Bartzelonako Besós auzoan burutuko da.