Pasa den otsailaren 16ean Young Foundation-eko Ekintzailetasun Zuzendaria Rowena Young-ek Euskadi bisitatu zuen. Bisita honen helburu nagusia bere lana aurkeztea izan zen, eta baita berrikuntza sozialari lotuta dauden zenbait euskal enpresa eta erakundeekin ideak trukatzea ere.

Young-ek EUDEL-ek antolatutako jardunaldian izan zen, herritarrak ardatz dituen berrikuntzaren inguruan. Bertan hitzaldi bat eskaini zuen, zerbitzu publikoak diseinatzeko eta birdiseinatzeko prozesuan herritarren ikuspegia sartzeari dagokionez, Europako joera eta esperientzia berriak Euskal Udalei ezagutarazteko asmoz.

Gainera, bisitan zehar beste zenbait erakundeekin elkartu zen, adibidez Bizkaiko Foru Aldundia eta Elhuyar. Azken hauekin Agirre Lehendakaria Centerrekin elkarlanean garatzen ari diren proiektuari buruz berba egin zuen: “Identity Based Local Development”.

Azkenik, IXO Group bisitatu zuen. Talde enpresarial honek goi mailako errestaurazioan espezializatzen da (Mugaritz, Nerua…) eta gastronomiarekin kultura sorraraztea du helburu.

Rowenak curriculum izugarria landu du berrikuntza soziala eta ekintzailetasunaren arloan azken 15 urteetan zehar. Herritarren Zerbitzuetako Berrikuntza Zuzendaria izan da NESTA-n (Erresuma Batuko berrikuntzarako agentzia) eta Oxford Unibertsitatean lan egin du Skoll Centre for Social Entrepeneurship zentroaren zuzendari bezala. Bere lana Young Foundation-en osasunaren arloan oinarritzen da eta desberdintasun soziala berrikuntzaren bidez sahiestea bilatzen du.