Agirre Center
2018/07/24 13:51:45.926053 GMT+2
Euskal Herriko Unibertsitateak eskeintzen dituen udako ikastaroek, aukera ezin hobea eskaini diote gizarte berrikuntzari beren ikasketa planean leku emanez eta gizarte-eraikuntza tresna horizontal gisa adieraziz. Testuinguru horretan, Agirre Centerrek, Juan Jose Ibarretxe eta Gorka Espiau-ren bitartez, eremu honetan azkenengo bost urtetan metatutako esperientziak partekatu dituzte. Ikastaro honen edukia laburbiltzen duen ondorioetako bat, zailtasunak eta egun aurka egiten diegun erronka eta zailtasunak gorabehera, garapen iraunkorreko eredua erakusten duten adierazleak ditugula jarri du balioan, etorkizunean proiektatuko den herrialde marka gisa, gizarte, ekonomia eta ingurumenaren ikuspegitik.

Gure erakundeak emandako ikastaroak eragin- alorra ireki du eta berrikuntza sozialaren aldeko apustua egin du, etorkizun iraunkorra bermatzeko beharrezkoa den zubi gisa aurkeztuz berrikuntza soziala. Izan ere, uneko bideak, kohesio gutxiko eta desorekak hazten dituen gizartera garama. Ordea, dugun metatutako ezaguera aplikatuz gero, garaiz gabiltza 80. hamarkadako eradalketa ahalbidetu zuten trakzio – elementuekin birkonektatzeko.

“Historian zehar Euskal herriak ezaugarri izan dituen balio eta jokabide sistemarekin bat egin behar dugu. “Euskal eredu berriak” lehiakortasunaren balioak elkartasunarekin loturiko ekimenetan oinarritu behar dira, horiei eskerrak ailegatu gara - eta egun dugun giza garapenaren mailara. Errealitatea norberaren identitatearen ikuspegitik begiratu behar da, etorkizun ezberdin bat ikusteko. Besteen begirada berdinak ezartzen baditugu, ezin izango dugu berezkoa eta ezberdina den ezer ikusi” zioen Ibarretxek. 

Beraz, zergatik ez aukera eman beste bide batzuk esploratzeko abaguneari? “Gainerakoek egiten dutena egitearekin konformatzen bagara, gainerakoak bezala izaten bukatuko dugu. Ordea, kolektiboki, ordezko bidea hartzea erabakitzen badugu, zailtasun asko aurkituko ditugu, baina segur aski emaitza askoz hobeetara helduko gara”, zioen Espiauk.

Testuinguru honetan, ikastaroak, euskal gizartearen eraikuntzan ardatz izan direnbalioak eta identitatea aztertu ditu, gure identitatean dauden aldagai kulturaletan sakonduz: berrikuntza sozialerako eta berrikuntza irekirako atera daitezkeen elementuak identifikatuz eta gaurko narratiba sozialetan kokatuz.

Agirre Centerrek, lurralde baten eta toki- komunitatearen arrakasta lortzeko narrazio eraldatzaileak duten bizi-garrantzia aintzakotzat hartzen du. Horregatik, ikastaroan zehar, euskararen errekuperazio prozesuan, mugimendu kooperatibistan, unibertsitate sisteman edo Gipuzkoako lurraldean eman diren prozesu sozial desberdinetan egon diren sare erlazionalak eta balioak partekatu ditu. Euskal kasuaz gain, bestetik ere,  atzerriko berrikuntza-plataforma desberdinak aurkeztu ditu.