Agirre Center
2019/04/16 06:45:00 GMT+2
Programa honen bitartez, UPV/EHUko ikertzaileak Columbiako Unibertsitateko AC4 (Advanced Consortium for Cooperation, Conflict and Complexity) zentrora joango da 2019ko Irailean, 2020ko martxorarteko sei hilabeteko egonaldi akademikoa egitera. Programa honen bidez ikerlariak, sakonago ikertu ahal izango du giza garapen iraunkorraren inguruan. Era horretan, ikerlariak hitzartzen diren ikerketa zereginak burutu ahal izango ditu.

Deialdi honen bidez, ikerlari batek aukera izango du New York-eko Columbiako Unibertsitatearen AC4 (Advanced Consortium for Cooperation, Conflict and Complexity) zentroaren jarduera akademikoan parte hartzeko, bertan 6 hilabeteko egonaldiak eginez.

Deialdi honen bidez lagundutako egonaldia 2019ko irailetik 2020ko martxora bitartean izango da, eta adostuak diren ikerketa lanetan arituko da hautatutako hautagaia, giza garapen jasangarriaren eremuan, hain zuzen.

Burutu beharreko jarduerak

Hautatutako pertsonaren, ALCren eta AC4ren artean adosturik garatuko diren jarduerak, besteak beste, honako jarduera-arlo hauek bildu ditzakete:

  • Deialdira aurkeztutako ikerketa-proiektuaren garapena.
  • UPV-EHUren eta AC4 (Columbia University) zentroaren interes komuneko arloetan topaguneak garatzea, lankidetzarako aukerak hautemate aldera, eta ikerketa-giro eta -taldetan lantzeko ideiak, kontzeptuak eta dokumentuak sortzeko.
  • Sareko komunitate bat eraikitzea Euskal Herriarekin estu lotutako estatubatuar komunitateekin lokarri bat garatzeko aukera eman dezan.
  • ALCk ikerketa eremuan sustatutako ekimenak laguntzea.
  • Estatu Batuetako komunitate akademikoari eta jendeari zuzendutako jardunaldiak (gutxienez bat), hitzaldiak eta jarduerak antolatzea, giza garapen jasangarriaren inguruko ezagutza eta berrikuntza sustatzeko.
  • Proiektuaren ikusgarritasunari eta zabalkundeari begirako komunikazio-estrategia partekatu bat garatzea.
  • Bi aldeen artean hala erabakitzen dituzten eta hitzarmen honen helburuak lortzen laguntzen duten beste edozein jarduera.
  • Ikerlariak, halaber, bi artikulu eman beharko ditu postformatuan, Agirre Lehendakaria Center-en webgunean partekatzeko.

ESKABIDEAK. Epea eta aurkezteko lekua

Eskabideak posta ziurtatu bidez igorriko dira helbide honetara: Agirre Lehendakaria Center-Errektoretza eraikina, Sarriena auzoa z/g, 48940 Leioa; edota, posta elektronikoz lierni@agirrecenter.eushelbidera.

Aurkezpen epea: Maiatzak 16 

Aurkezteko epea hilabete izango da, deialdia argitaratzen den datatik kontatzen hasita. Eskabideak ingelesez bete behar den eta azaltzen diren helbideetara igorri behar den dokumentu bat du.