Juan Jose Ibarretxek "Tossudament" erakusketari hasiera eman zion Vic-eko unibertsitatean eta parada aprobetxatu zuen bertan hitzaldi bat eskaintzeko.

"Tossudament: relat del procès catalá" erakusketa audiobisuala pasa den azaroaren 5ean zabaldu zen Vic-eko unibertsitate kataluniarran, ICONNA agentziaren eskutik. Bertako prozesu soberanista oinarritzat hartuz, formatu handiko 76 argazki batu zituen, eta baita bideoak eta garrantzizko aktoreek idatzitako artikuluak ere. 

tossuda1.jpg

Erakusketa ixten duen bideoaren protagonisten artean izanda, Agirre Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiak erakusketa aurkeztu zuen, eta bide batez hitzaldi bat eskaini zuen unibertsitateko areto bete-betean: "Cuando el pueblo impulsa la política". 

tossuda2.jpg

Goizean harrera bat izan zen unibertsitateko zenbait ordezkariekin: Joan Masnou (Nazioarteko Harremanetako errektoreordea), Xavier Ferràs (Enpresa eta Komunikazio fakultatearen dekanoa), Xavier Ginestra (Enpresa eta Komunikazio fakultatearen errektoreordea), Cristina Perales eta Iconna-ko Jordi Ribot. Bisitan zehar Vic-eko alkatea den Anna Erra-k ere lehendakari ohia hartu zuen Udaletxean.

tossuda0.jpg

Alde batetik, “Tossudament: Relat del procés catalá” azken urteotako mobilizazio nagusiak bildu nahi izan zituen: 2012eko Diada, Camp Nou-en askatasunaren aldeko ospatutako kontzertua, 2013ko Via Catalana 2014eko Diada, azaroaren 9ko kontsulta eta 2015eko Via Lliure. Bestaldetik, 6 pertsona garrantzitsuek idatzitako iritzi artikuluak ere irakurgai izan ziren, hala nola, Xavier Valentí, Albert Bayot edo Cristina Perales. 

Azkenik, bideo berezi ikusgai izan zen. Bideo honek Juan Jose Ibarretxe, Pilar Rahola, Carme Forcadell edo Joan Font bezalako pertsonen iritziak jaso izan zituen.