Agirre Center
2018/07/10 09:44:00 GMT+2

 

 

Arrasatek azkenengo urteotako jaurdunaldi garrantzitsuenetako bat heldu du. Etorkizunak esango du halere, Debagoinaren garapen eta proiekzioan zein erabakigarria izan den. Proiekzioak, entzun legez, inguruko sustraiak eta balio propioak kontutan hartu behar dituenak.

Baina zer nolako garrantzia dauka topo egite honek? Bertara gertutaratuko pertsonek eskualdeak dituen erronka kolektiboei erantzun berritzailea emateko talde ezberdin eta heterogeneoa elkartzeak, hain zuzen ere.

Garai Auditorian heldutako jaurdunaldi honetan, Agirre Centerrek eta Bagarak Debagoinan sustatzen ari diren Berrikuntza Plataforma aurreratu dute. “Eskualde honek izugarrizko potentziala du dituen bereizgarritasun bakarrengatik. Beharrezkoa da Arizmendiarrietaren espiritua eta lekukotasuna biltzea eta eskualdeko eragile guztien arteko lotura sustatzea. Hala, klima – aldaketa; zahartzea; talentua erakarri bezalako erronkei erantzuteko. Plataforma honek lankidetza ekosistema bat du helburu, erronka horiei aurrera egin ahal izateko” esan du Fagor Taldeko Aritz Otxandianok.

Zer egingo da erantzun berritzaile horiek bilatzeko? “Komunitatea entzuteko instrumentu berriak sortuko ditugu, eskualdeko jendearen pertzepzioak, erronkak eta asmoak hobeki ezagutzeko. Entzute fase hau funtsekoa da, izan ere, eskualdeko transformazio berriak bakarrik ikuspen kolektibo batetik egin daitezkeelako, kooperatiben jatorrian gertatu zen bezala. Erronka eta nahi horiek, plataforma prototipoetan pilatzen diren proiektu zehatzetan bihurtuko dira” azaldu zuen Agirre Centerreko Gorka Espiauk.

Plataforma hau etorkizunerako apustu handia da eta, horregatik, berrikuntzaren logika irekiei erantzuteko aukera ematen duten finantzaketa modu berriak eskatzen ditu, munduko ekosistemarik aurreratuenen kasuan bezala. “Mentalitatearen aldaketa entzute eta ko-sorkuntza prozesuan inbertitzean datza, zein proiektu ondorioztatuko diren ezagutu gabe. Arrisku maila handiagoak eskatzen ditu, baina inbertsioak epe ertain eta luzera eraginkorrak izango direla badakigu, inbertsioak, eskualdearen erronkei zuzenean erantzungo dietelako”, adierazi du Espiauk. Europaren begiak Euskadin eta Debagoienan dira, eta Fagor Taldeak eta Bagarak, Agirre Centerrekin batera, sustatutako mugimendu hau jarraitzen ari da.

Toki mailako gizarte berrikuntzari buruzko biltzar honetan parte hartu dutenek Kanadako, India, Perun edo Mozambiken egiten ari diren Open Innovation Platforms-en nazioarteko esperientziak ikusi ahal izango dituzte.