Europa osoko gizarte berritzaileak bildu ziren Bilboko Bizkaia Aretoan European Social Innovation Competition delakoa ospatzeko. Ekitaldi hau Europa Batzordeak antolatu zuen, Basque Social Innovation eta Agirre Lehendakaria Center-ekin elkarlanean.
 

inno3.jpg

LEHENENGO EGUNA

Lehenengo egunean ALCko Gorka Espiau-k, Eusko Jaurlaritzako Javier Bikandi-k eta Europako Batzordeko Xavier Le Mournier-ek parte hartu zuten goizean. Gero, Prosumerlab-eko Ion Lizasok zuzendutako speed-dating ekitaldia izan genuen eta baita Jesus Mari Lazkano artistaren hitzaldia ere. 

Azkenik, lehiaketaren lehenengo edizioaren irabazlea den Angela Catleyk bere esperientzia partekatu zuen aurtengo parte-hartzaileekin. 

inno2.jpg

BIGARREN EGUNA 

Topaketaren bigarren eguna Zamudioko Bizkaiko Zientzia eta Teknologia parkean izan zen, non NESTA-ko Geoff Mulgan-ek ideien balio erantsiari buruz eta komunikazioari buruz mintzatu zuen. “Pitch-training” ekitaldia burutu ondoren Laura Orestano-k (Tamtam Work) eta Ane Abarrategi-k, beraien esperientzia pertsoanala partekatu zuten. Eguna amaitzeko parte-hartzaileek Tecnalia bisitatu zuten.

HIRUGARREN EGUNA

Goiz-goizetik lehiaketako erdifinalistek mentoreekin lan egin zuten taldean. Gero proiektu bakoitza aurkeztu zen epaileen aurrean eta maiatzean ospatuko den finala prestatzen hasi ziren. Zorte on guztiontzat!