Agirre Center USA
2015/03/05 17:10:00 GMT+1
Pasa den martxoaren 4ean Agirre Lehendakaria Centerraren taldea New Jersey-n kokatzen den SETON HALL UNIBERTSITATEKO Basque Team-ekin elkartu zen.

Seton Hall Unibertsitateko talde honen lanaren helburu nagusia EUSKAL KASUA AZTERTZEA da, ikuspuntu desberdinetatik: HIZKUNTZA, GARAPEN IRAUNKORRA, garapen ekonomikoa, sistema elektorala…

Bilera honen helburua honakoa izan zen: euskal kasuari buruzko IDEIAK TRUKATZEA, eta baita etorkizunerako kolaborazio proiektuak identifikatzea ere. Gainera, bileran Agirre Lehendakaria Centerreko IKERKUNTZA-PROIEKTUETAN kolaboratzaile diren ANDREA BARTOLI eta BORISLAVA MANOJLOVIC izan ziren, besteren artean.
Arratsaldean, ALCko taldea NEW YORKEKO EUSKAL ETXEA bisitatu zuen. Bilera eta bisita Agirre Lehendakaria Centerrek NEW YORKERA EGIN ZUEN BIDAIAREN TESTUINGURUAN gertatu ziren, martxoaren 6ean Columbia Unibertsitatean izan zen ekitaldiagatik.