"Study Abroad" programaren barnean kokatu zen bisita, unibertsitate amerikarrak prestatutako programa burutuz, Agirre Lehendakaria Centerren laguntzarekin.

Martxoaren 3tik 11ra arte New Jersey-ko Seton Hall Unibertsitateko ikasle talde batek Euskal Herria bisitatu zuen, Agirre Lehendakaria Centerreko kolaboratzailea den Borislava Manojloviren eskutik.

Borislava unibertsitate amerikarrak Agirre Centerren laguntzarekin urtero garatzen duen programaren arduraduna da, eta eskarmentu handia dauka gatazka-konpontze arloan. Azterketan eta gatazkan doktore da (George Mason University) eta bizikidetzan masterra bukatu du berriki (Brandeis University). Nazio Batuetan lan egin du eta baita OSCE (Organization for Security and Cooperation in Europe) erakundean ere, batez ere Kroazian eta Kosovon. Bere ikerkuntza-lerro nagusiak honakoak dira: bake-prozesuak, gatazken narratiba historikoa eta adiskidetzea, besteak beste.

Bisita hau zortzi eguneko iraupena izan zuen eta “Study Abroad” deituriko programaren testuinguruan burutu zen. Pasa den urteko arrakasta ikusita, programa hau berriro burutzea erabaki zuten SHUko arduradunek, berriz ere Euskal Herrian.

Aurtengo ikastaroan honako gaiak jorratu zituzten, besteak beste: memoria, gatazkak eta iraganaren kudeaketa konstruktiboa. Horretatako, atzerriko ikasleek klase teoriko eta praktikoak izan zituzten eta hainbat akademiko zein adituekin elkarrizketak eta eztabaidak burutu zituzten: aktibistak, biktimak, kolore eta sentsibilitate guztietako politikariak, artistak...

Lehenengo egunean ALCko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxeren harrera izan zuten Bilbon. Lehendakari ohiak programaren gorabeherak azaldu zizkien eta ikasleekin solasean izan zen.