Agirre Center
2018/11/28 10:45:00 GMT+1
Azken hamarkadetan Euskal Unibertsitate Sistemak gizarteari egindako ekarpenak azaltzen hasita, ezin aipatu gabe utzi gizarteari gaur egun nabarmentzen zaion prestakuntza maila, ezin aipatu gabe utzi gizarte-kohesioaren eta aukera-berdintasunaren (termino sozioekonomikoetan, genero mailan eta hizkuntza alorrean) eremuetan egin duena, euskal gizartearen ongizatea hartu izana gure unibertsitate sistemaren helburu bezala, eta nazioartekotzea saihestezina izateaz gain onura ugariren iturri izan daitekeenaren pertzepzioa. Konklusio nagusi horiek atera dira, hain zuzen, euskal unibertsitate sistemak gizartearen osotasunari egindako eginkizun eta ekarpenen gainean Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) eta Agirre Lehendakaria Center-eko (ALC) ikerketa talde batek berritsuki burututako azterlan batean.

Ikerketa taldea galdera batetik abiatu zen:zein da Euskal Unibertsitate Sistemak gizarteari azken hamarkadetan egin dion ekarpena?Azterketa kualitatibo bat egin behar izan zen horri erantzuteko, eta, horrekin batera, ezbaian jarri zen azken hamarkadetan euskal gizartean maila ekonomiko, politiko, kultural, sozial eta bestelakoan eman diren aldaketa itzaletan unibertsitateek egin duten ekarria.

Azterlanak Euskal Unibertsitate Sistema ikusteko hiru era ezberdinidentifikatu eta aztertu izan ditu.Batetik, ikuspegi akademiko-instituzionaladago, panoramari nagusiki –baina ez hortik bakarrik- unibertsitatetik bertatik begiratzen diona; horrenbestez, narratiba edo diskurtsu akademiko-instituzional gisa identifikatu da.Bestetik, diskurtsu tekniko-ekonomikoadago, unibertsitateari produkzio-sistemaren ikuspegitik begiratzen diona.Eta, azkenik, diskurtsu kritikoa, unibertsitateek gizartearen eraldaketa sozialerako egin behar duten ekarpena planteatzen duena.

Hiru ikuspegi horietatik abiatuta, eta desadostasunak desadostasun, bat egin dute zenbait gaitan diskurtsu horien analisiek.Izan ere, bat datoz honako hauetan: unibertsitateek egin duten ekarpenik handiena izan dela euskal gizarteari egun nabarmentzen zaion prestakuntza maila ematea, gizarte-kohesioaren eta aukera-berdintasun (termino sozioekonomikoetan, genero mailan eta hizkuntzan) alorretako aurrerapenetan unibertsitateen egitekoari aitortzen zaion balioa, gure unibertsitate sistemaren helburua euskal gizartearen ongizatea dela ustea, eta nazioartekotzea saihestezina izateaz gain onura ugariren iturri izan daitekeenaren pertzepzioa.

Hiru diskurtsuek partekatzen dituzten 10 burutapen nagusi

  1. Diskurtsuetan «gizartea» kontzeptuak duen zentralitatea

Eragileen artean adostasuna dago «gizarte batek, kasu honetan euskal gizarteak, unibertsitate bat behar du» esanaren inguruan.Areago oraindik, onartu egiten da unibertsitatearen lana eta lan horren bitartez lortutako produktuek, oro har,gizarteari begirakoak izan behar dutela, bereziki euskal gizarteari begirakoak.Elkarrizketatu guztiek azpimarratzen dute unibertsitateak jarrera arduratsu bat izan behar duela gizartearen aurrean.Beste modu batera esanda, unibertsitatearen testuinguruan lantzen diren produktu akademikoak gizarte jakin batekoak direla, eta sortu den ezagutza ere gizarte horrengana itzuli behar dela. Horrek agerian uzten du hiru diskurtsuen izaera hausnartzailea.

  1. UPV/EHUren erreferentzialtasuna

Elkarrizketatu diren pertsonak hiru diskurtsuetakoak dira, baina guztiak bat datoz unibertsitate sisteman unibertsitate publikoak duen nagusitasuna aipatzean.Aitortza hori integrala da, eta erakusten du UPV/EHUk toki sinboliko garrantzitsua duela euskal gizartearen iruditerian.

UPV/EHUk euskal gizartean eragin dituen eraldaketa garrantzitsuen atzean bere izaera publikoa eta, beraz, gizarteari ateak zabalik izatea eta unibertsitateak hartu duen garrantzia aurkitzen dira.Eraldaketa horietako zenbait ustekabean gertatu dira, eta gizartearen kontzientzian txertaturik geratu izan dira.Horietako bat, izan da unibertsitate publikoak hiru hamarkada luzetan sortu duen kapital sozial itzela, gainerako euskal unibertsitateekin ezin alderatuzkoa. Eraldaketa hainbestekoa izan da, ezen EAEko biztanleria osoko unibertsitate tituludunen portzentajea ELGEko (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea) altuenetakoa baita.

  1. Euskal unibertsitateek egungo euskal gizartea eraikitzeko baliabideak eskaini behar dituzte

«Unibertsitatea eremu kritiko bat da; egunen batean zerbait aldatu nahi bada, hemendik heldu beharko zaio.Unibertsitatea ez da soilik ikertzea eta ikasgeletan klasea ematea, askoz gehiago da; komunitate bat da, hainbat belaunaldi hausnartzera biltzen diren tokia».Halaxe dio elkarrizketa batek.Aipamen horretan igortzen den mezua eragile guztiek partekatzen dute.

Unibertsitateak asko egin du aukera-berdintasunaren alde, espazio publikoan bestelako parte-hartze patroien garapena ekarri baitu, batez ere emakumezkoengana zuzendutakoak.

Unibertsitateak kohesioari egin dion ekarpena azpimarratzean, hauteman da elkarrizketatu guztiek partekatzen duten sentimendu bat dela. Onartzen badute ere desberdintasunen erreprodukzio soziala gertatzen dela, uste hau da nagusi euskal gizarteari buruz: unibertsitateak gizartea kohesionatzen lagundu du, ez zatitzen. 

  1. Unibertsitateak monopolio instituzionalizatua du goi-mailako irakaskuntza espezializatuan

Diskurtsu guztiak bat datoz esatean hezkuntza izan dela eta jarraitzen duela izaten unibertsitateak egindako ekarpenen transmisorea.Unibertsitateak, izan ere, ez du edozein prestakuntza mota eskaini, goi-mailako prestakuntza espezializatua eskaini du.Gauzak horrela, unibertsitatea, gaur egun, kapital kultural instituzionalizatua bereganatzeko espazio pribilegiatutzat hartzen da.Hainbat belaunalditako gazteak barneratzen ari badira ere unibertsitatea «batxilergoaren ondoren datorren urrats naturala» dela, unibertsitateak gizartean duen prestigioari eusten dio oraindik ere, prestakuntzari emandako zilegizko eragiledenaz bezainbatean.

  1. Eraldaketa instituzional eta sozialerako unibertsitateak eskatzen dituen baliabideak ezbaian

Unibertsitateak baliabide berriak eskatzen ditu eta egun dituenak moldatu beharra ditu gizartearen konplexutasunak dakartzan erronkei aurre egiteko.Lehen moldaketa etengabeko prestakuntza bultzatzearilotuta dago; esan nahi baita, unibertsitateak eskaintzen duen prestakuntza dibertsifikatu beharrean dela.Egitez, zalantzak daude prestakuntza hori adin, arraza edo maila sozial guztietako pertsonengana iritsiko ote denari buruz.Azpimarratzekoa da kezka loturik dagoela unibertsitatearen eta gizartearen artean ematen den arestian aipatu urrunketarekin.Horren ildotik, elkarrizketatuek hezkuntzako bestelako eragileekin harremanak sendotu beharra ikusten dute.

Bigarren moldaketa prestakuntza espezifiko baten tresnari buruzkoa da, hots, informazio eta komunikazio teknologiei buruzkoa (IKT).Online prestakuntza proiektu egokia iruditzen da hezkuntzan sortzen diren behar berriei erantzuteko.

Moldatu beharreko hirugarren ildoa ikerketaren transferentziarako baliabideak hobetzearekin du zerikusia; elkarrizketatu izan diren guztiek azpimarratu dute horrek duen garrantzia.Unibertsitateek hezi egin behar dute, ikertu eta ezagutza transferitu.Edonola ere, transferentzia horri eman beharreko norabidea aldatu egiten da diskurtsu batetik bestera.Diskurtsu akademiko-instituzionalak eta diskurtsu kritikoak fokua gainerako erakundeetan eta gizartean jartzen dute; diskurtsu tekniko-ekonomikoak, aldiz, enpresa munduan jartzen du begirada.

  1. Unibertsitatea ikerketa eragile bat da

Unibertsitatea ikerketarako espazio gisa identifikatzen da, hau da, haren egitekoa ez da mugatzen prestakuntzara.Ikerketa-lan horren transferentziaren kudeaketa dago, besteak beste, bere eginkizunen artean.

  1. Nazioartekotzea

Bi burutapen nagusi gailentzen dira nazioartekotzeari buruzko diskurtsu guztietan.Horietako lehenak nazioartekotzea fenomeno saihetsezin modura ikusten du, eta jada gure errealitatean dagoen datua litzateke. Bigarren ikuspegiak, bere aldetik, onuragarri den edo onuragarri izan daitekeen fenomeno bezala hartzen du.

  1. Euskal Unibertsitate Sistema, zalantzan

Unibertsitateen arteko harremanetan sakontzeko espazioak sortu beharra da behin eta berriz aipatzen den helburu bat da.

  1. Hiru unibertsitateen irudia

Ildo horretan, identifikazio hauek egiten dira:UPV/EHU = publikoa; Mondragon Unibertsitatea = kooperatiba; eta Deustuko Unibertsitatea = pribatua.Lotura horiek ez dute balio heuristikorik, ez badira behintzat gauzak nahasten.Erabakiak hartzean irudi horrek nola eragiten duen jakitea da benetan interesgarria.

Adibidez, UPV/EHUri loturik ageri da «burokratikoa» terminoa, hainbat alditan gainera.Eta ezaugarri horren harira, aipatzen da ikerketak eskatzen duen denbora ez datorrela bat burokraziek kudeatzen duten denbora administratiboarekin.Gauzak horrela, UPV/EHUda erreferente nagusia euskal unibertsitateez hitz egitean (batzuetan, gainera, unibertsitatea automatikoki UPV/EHUrekin identifikatzen da), eta berehala sortzen dira arazoak harekin hartu-emanetan jartzeko, duen izaera burokratikoagatik.Mondragon Unibertsitatea,bere aldetik, gaztetasuna, malgutasuna eta berrikuntzarako aukerak eskaintzen dituen erakundea da zenbait elkarrizketatuen arabera.Hortaz, bada, beste mota bateko eragileak mugiarazteko dinamismoa aitortzen diote Mondragoni, unibertsitate publikoak faltan lukeen gauza.Azkenik, diskurtsuekDeustuko Unibertsitatea tradizioarekin, Elizarekin eta eliteen prestakuntzarekin lotzen dute.

  1. Antolakuntza ereduari buruzko kezka

Unibertsitateek izan behar lituzketeen harremanen gainean kezka partekatzen dute elkarrizketatuek. Bestalde, ikusteko dago zer gertatuko den unibertsitateen arteko barne harremanekin edo, are, nazioarteko eragileekin izan behar lituzketeenekin.Horren harira, unibertsitate barneko gobernantza birpentsatu beharra aipatzen eta partekatzen da, batik bat UPV/EHUren kasuan.

Metodologia

Azterlanean erabili den metodologia sakonean egindako elkarrizketa erdizuzenduetan oinarritu da. Elkarrizketa horietan hainbat gizarte eragileren adierazpenak jaso dira Euskal Unibertsitate Sistemaren gainean. Eragile horietako askok lotura dute unibertsitate munduarekin (irakasle eta ikertzaileak eta ikasleak); beste batzuk, berriz, bere skakeholderizaera dela-eta hautatu dira, zuzenean loturik daudelako unibertsitate eremuari edo horren inpaktuari.25 elkarrizketa egin dira guztira, eta horiek hautatzeko ikuspegi intersekzionala erabili dugu.