Agirre Lehendakaria Center (ALC) Euskampus Fundazioan integratutako gizarte berrikuntzako laborategi bat da. Haren jarduera esparrua da giza garapen jasangarriko eredu berriei buruzko ikerketa eta esperimentazioa.

Eginkizunak: 

- Etnografia digitaleko proiektuak koordinatzen laguntzea; 

Bete beharreko baldintzak: 

- Goi mailako unibertsitate titulua Antropologian edo Informatika Ingeniaritzan; 

- Esperientzia egiaztagarria tresna digitalen, Big Dataren eta/edo etnografia digitalaren esparruan; 

- Berrikuntza sozialarekiko interesa; 

- Lan metodologiarekiko egokitzapena; 

- Malgutasuna, harremanetarako gaitasuna eta komunikatzeko trebetasunak; 

- Lankidetza eta talde lana; 

- Hizkuntzak:

o Euskara: EGA edo baliokidea 

o Ingelesa: Proficiency edo baliokidea 

Noiz hasi 

2020ko irailean 

Lanaldia 

Lanaldi erdia 

Kontratua 

  • Mota: Praktiketako kontratua 
  • Iraupena: 6 hilabete 

Interesatuek helbide elektroniko honetara bidali beharko dituzte curriculuma eta aurkezpen gutuna,irailaren 1a baino lehen (egun hori barne), erreferentzia gisa praktikak jarrita: info@agirrecenter.eus