Agirre Center bakea
2014/09/22 11:30:00 GMT+2
Pasa den irailaren 19an Peacebuilding and Technology Laboratory (The PeaceTechLab) abian jarri genuen zenbait nazioarteko erakundeekin elkarlanean.

Pasa den irailaren 19an Peacebuilding and Technology Laboratory (The PeaceTechLab) abian jarri zen. Laborategi hau Gatazka Ikerketarako Nazioarteko Institutua den INCORE-k jarri du martxan (ULSTERREKO UNIBERTSITATEA, Ipar Irlandan), AGIRRE LEHENDAKARIA CENTERren eta beste zenbait erakunde eta ekimenen kolaborazioarekin. Ekimen hauen artean honako hauek nabarmendu daitezke: THE NERVE CENTRE (Derry), THE YOUNG FOUNDATION (London), CULTURE SHOCK (New York) eta SCENSEI (Washington).

Laborategi honen helburua zera da: TEKNOLOGIA BAKE ERAIKUNTZA HOBETZEKO NOLA ERABILI DAITEKENaztertzea. Betidanik erabili izan da teknologia gatazketarako, baina nola erabili dezakegu bakea eraikitzeko eta mundua guztiontzako leku hobea izan dadin? Galdera hauentzako erantzunak bilatuko dituzte INCORE-k, Agirre Centerrek eta proiektu honen kolaboratzaile lokalak zein internazionalak.

PeaceTechLab gizartean zirrara sortu nahi du, alde batetik DOHAINIKAKO erreminta teknologikoak garatuz eta bestaldetik erreminta hauek gatazketatik irteten ari diren gizarteetan erabiliz. Horretarako “big data”, sare sozialak, ordenagailu jolasak edo storytelling bezalako tresnak gatazka guneetan nola erabili daiteken aztertuko du.