Agirre Center berrikuntza
2014/09/22 12:20:00 GMT+2
NESTA-k, Erresuma Batuko berrikuntzarako fundazioa, txosten bat argitaratu du erabat berritzaile diren herrialde txikiei buruz (milioi bat baino gutxiagoko biztanleria dutenak). Txosten honetan Euskadi aztergai izan da, beste zenbait herrialdeen artean.

Nesta-ren txosten honen helburua, arrakasta izan duten beste herrialdeetan oinarrituz, berrikuntza arloan ikasgaiak ateratzea da. Eta bide batez, Erresuma batuko beste lurraldeentzat eredua izatea ere.

Euskadiren kasuan, txostenak azken hamarkadetako eraldaketa azpimarratzen du, Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria Juan Jose Ibarretxe aipatuz eta SPRI, Innobasque edo Mondragon erakundeak adibide gisa jarriz.

NESTAREN TXOSTENAREN TRANSKRIPZIOA:

Juan José Ibarretxek, 1999 eta 2009 urteen artean lehendakaria izan zenak, azken 20 urteetan lurraldeak izan duen aurrerapena azaltzerakoan, honako ikuspuntua dauka: “Edo guztion artean egiten dugu, edo ez dugu ezer egingo”. Historian, kulturan eta hizkuntzan oinarritzen den nortasun partekatuaren kontzeptuak, bere etorkizunaren kontrola bilatzera eraman du lurralde hau.

1979an Autonomia Estatutua lortu zenean, Euskadi krisi ekonomiko larri batean sartzear zegoen. Mundu mailako ekonomi hazkunde motelak eta gainbeheran zegoen industriaren dependentziak, BPG-aren hazkunde negatiboa eta langabeziaren %10aren gorakada ekarri zuen. Hautatu berri ziren gobernu buruek epe luzerako ekonomiaren berregitura plana martxan jarri zuten. 2008rako Euskadik Espainiako errenta per capita altuena zeukan, Espainiako batezbestekoa baino %33 handiagoa eta EBko batezbestekoa baino %34 handiagoa).

80 eta 90ko hamarkadetako gobernuek lehiakortasun industrialari lehentasuna eman zioten, ikerkuntzan eta teknologian inbertituz, eta klusterizazioan oinarritutako politika industriala garatuz. Euskadiko zentro teknologikoek sare boteretsuetan bilakatu ziren, 1997 eta 2006 urteen artean billioi bat dolarreko diru-sarrera sortu zuten.

SPRIk, 1981ean sortu zena, garrantzizko papera jokatu zuten euskal eraldaketa ekonomikoan, enpresa asko lagunduz. Bere helburu nagusietako bat esportazioak sustatzea eta euskal industria nazioarteko bihurtzea izan da. SPRIren programek atzerrian instalazioak zituzten euskal enpresen kopurua handitu zuten. Gainera, Eusko Jaurlaritzak Ikerbasque fundazioa abian jarri zuen, nazioarteko ikerlariak Euskadira erakartzeko helburuarekin.

2007an Innobasque berrikuntzaren agentzia sortu zen. “Networking” delakoan oinarritzen da eta zenbait talde biltzen ditu Euskadin ekintza desberdinak burutzeko, adibidez, zerbitzu publikoen hobetzea. Administrazio kontseilu inartsu batek osatzen du, gehiengoak sektore publiko eta probatutik etorriak.

Mondragon euskal korporazio bat da, langileen kooperatiba federazio batean oinarritzen dena, eta berrikuntza, kooperazioa, partaidetza eta ardura sozialeko balore nagusitzat duena. Mondragon errentagarria da: Espainiako zazpigarren talde enpresariala da eta euskal BPGaren %3,6a osatzen du.

Mondragon berrikuntzan ere oinarritzen da. I+G-n 140 milioi euro inbertitu ditu eta 70 proeiktu inguru garatu ditu. Mondragoneko Unibertsitateak, bere aldetik, formakuntza eskaintzen die kooperatibako langileei, eta bere ikerketa eta garapenerako departamentuek berrikuntza teknologikoa sustatzen dute.

HERRIALDE HAUETATIK ATERA DAITEZKEEN IRAKASKETAK:

Aztergai izan diren herrialdeen artean desberdintasunak aurkitu badira ere, Nestak elkarren arteko zenbait antzekotasunak aipatzen ditu berrikuntza arloan:

1. “DOWNSTREAM” berrikuntza delakoa ulertzen dute: herrialde guzti hauek oso onak dira ideia onak eta berritzaileak arrakasta komertzialean bihurtzerako orduan.

2. MUNDUARI ZABALTZEA: Ez dago ideia onen zein berrikuntzaren monopolioa daukan herrialderik. Baina herrialde txiki hauek, berrikuntzaren arloan bereizten direnak, bikainak dira atzerriko herrialdeen ideia eta ohitura onak adaptatzen.

3. BERRIKUNTZA ETA GOBERNUA: Nazio berritzaile hauen gobernuek berrikuntza lagundu ez ezik, ikerkuntza finantziatuz eta aldeko erregimen fiskalak edukiz, berrikuntza sustatzen eta bultzatzen dute ere.

4. ENPRESA-ERAKUNDE ERAGINKORRAK: herrialde hauek guztiek berrikuntzari ekiten dioten erakundeak dituzte, normalean estatuaren parte direnak, baina nolanahi kontrol politikoarengandik urrun daudenak.

5. NAZIO-HELBURUAREN KONTZEPTUA: agerian jartzeko ezaugarri zailena da. Txostenak Singapur eta Euskadi konparatzen ditu, Espainia frankista eta Malasiarekin erlazio tentsuak izanda ere, bi herrialdeek aurrera egin dutelako.

Azkenik, Nestaren txostenak honakoa esaten du: “Kultura eta berrikuntzaren arteko erlazioa frogatzea zaila da. (…) Askorentzat KULTURA GAINONTZEKO ELEMENTUAK BAINO GARRANTZITSUAGOA IZAN DAITEKE. Dena den, berrikuntzaren inguruan mito nazionalen presentzia ezaugarri komuna da aztertutako herrialdeentan.

GARRANTZIA:

Hauxe da, hain zuzen ere, gure tesi nagusia, Nestaren txostenak egiaztatu duena: euskal gizartearen eraldaketa arrakastatsua ulertzeko gakoak ageriko elementuen sistema konplexu bati lotuak daude (autogobernuaren garapena, publiko/pribatuaren elkarlana, ekonomia soziala, klusterizarioa, eta abar), baina ELEMENTU BEREIZGARRIA EUSKAL KULTURARI LOTUTAKO ELEMENTU EZ-AGERIKOETAN LEGOKE (UNESCOk dioenaren arabera, kultura gizarte edo giza talde bat bereizten diten ezaugarri bereizle, espiritual eta material, intelektual eta afektiboen multzoa da. Horrek barne hartzen ditu, arte eta letrez gain, bizimoduak, gizakiaren oinarrizko eskubideak, balore-sistemak eta sinesmenak).