ALC, euskal esperientzia erreferentziatzat hartuta, Berrikuntza Plataformak abian jartzeko egiten ari den lana ezagutu du NBGPk , eta bere lankidetza eskatu du 150 herrialde baino gehiagotan burutzen ari den barne-prozesua ebaluatzeko.

Akordio honen emaitza gisa, ALCk egungo estrategia ebaluatuko du, bere inplementazioa aztertuko du 3 herrialdetan, eta ondorio eta gomendioen txostena egingo du herrialde guztientzat.

ALCk jauzi kualitatibotzat baloratzen du akordio hau, zentroaren ibilbidearen barnean. Izan ere, akordio honek ahalbidetu egingo du euskal esperientzia, giza garapen iraunkorraren euskal eredua izenekoa, Nazio Batuen sistema osoan ezagutaraztea eta erreferentziatzat hartzea.

Erronka global berriak, hala nola, klima-aldaketa, desberdinkeria, gizartearen zahartzea, etab., Nazio Batuen sisteman transformazio handia eragiten ari dira. Transformazio honek lan egiteko modu berria eskatzen du, gizarte berrikuntzako sistema berriak gehituko dituena giza garapen iraunkorraren zerbitzuan. NBGP, Nazio Batuetan giza garapen iraunkorraren arloan diharduen agentzia, trantsizio hau inplementatzen ari da, Berrikuntza Plataformak sustatuz, lanean ari den 150 herrialde baino gehiagotan.

NBGPren berrikuntza-estrategiaren analisiaren osagarri gisa, ALC berrikuntza sozialeko plataformaren proiektu pilotua lantzen ari da Tailandian, euskal esperientzia duena erreferentzia nagusitzat.