Agirre Lehendakaria Centerrek Montrealeko Mc Gill Unibertsitatearekin daukan hitzarmena berritu du, elkarren segidako bigarren urtez. 

criem puerta.JPG

Nazioarteko harreman akademikoak Agirre Centerren lan-lerro nagusien artean kokatzen dira. Izan ere, 2016tik aurrera hasitako bigarren fase honetan elkarlanerako hainbat hitzarmen sinatzea lortu dugu, ondoko prestigiozko unibertsitateekin: Londresko LSE Inequalities (desberdintasuna lantzeko), New Yorkeko AC4 - Columbia University (giza eskubideak, ingurumena eta giza garapen iraunkorra lantzeko) eta berrikuntza sozialarekin lotuta dagoen Montrealeko CRIEM zentroa. 

2.jpg

CRIEM-ekin dugun hitzarmenaren bitartez, gure ikerkuntza-proiektuen arduraduna den Gorka Espiauk irakasle bisitari lanean ari da McGill unibertsitatean. Era berean, akordio honek elkarrekin mintegiak zein ikerkuntza proiektuak burutzea ahalbidetzen digu. ALCk bereziki interesgarri aurkitzen du Écouter Montreal proiektua, Quebeceko herritarren beharrak entzuteko eta datu kualitatibo zein kuantitatiboak jasotzeko plataforma. 

 collage.jpg

CRIEM ZENTROARI BURUZ

CRIEM (Centre de recherches interdisciplinaires en études montréalais) Quebec lurraldeko erakunde akademiko guztiak biltzen dituen diziplibareko zentroa da. Bere lan lerro nagusiak honakoak dira: ekonomia, linguistika, historia, kultura edo osasuna, besteak beste. CRIEM-en xede nagusia unibertsitate eta zentro txiki guzti horiek elkartzea da.