Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria den Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiak datorren uztailaren 19an izango den Moment Zero mahai-inguruan hartuko du parte, Govern-eko bozeramailea den Jordi Turull-ekin batera. 

collage.jpg

Moment Zero 2013an Katalunian sortutako foroa da, katalanez idatzitako prentsaren erreferentea den El Punt Avui egunkariak bultzatuta. Orain arte Kataluniako politika zein kultura arloko gonbidatu ospetsuak izan ditu, hala nola, Generalitateko Presidentea Carles Puigdemont, Oriol Junqueras, Anna Gabriel, Frances Homs, Muriel Casals, Albert Sánchez Piñol edo Carme Forcadell, besteak beste.

moment.png

Bertaratutakoek bazkaria hartuko dute Ibarretxe eta Turullen arteko eztabaida ikusten duten bitartean, eta amaitzerakoan galderak botatzeko aukera izango dute. Hitzaldia Bartzelonako Born auzoan gertatuko da, Born Centre de Cultura i Memória zentroan, hain zuzen ere, eguerdiko 13:45etan. 

  • DATA: UZTAILAK 19, asteazkena
  • ORDUA: 13:45
  • LEKUA: Born Centre de Cultura y Memória (Plaça Comercial, 12 - Barcelona)